Skip to main content
bannerra

Ekologia

Zabortegiak ixteko proposamena txalotu dute Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek

2014-02-28

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiru zabortegiak ixteko proposamena aurkeztu ostean, Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo alkateek Aldundiaren jarduna txalotu eta Gipuzkoa iraunkorrago baten aldeko aldarrikapena egin dute. Akordio politiko zabal baten beharra azpimarratu dute, eta ulergaitzat joko luketela proposamenak aurrera ez egitea. Gipuzkoa iraunkorrago bat lortzeko bidean konpromezua eskatu dute.

Zubietako plantaren etetea epaitegietara eramango dute San Markos eta Debabarrenak

2014-01-28

San Markos eta Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango dute Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea, enpresa esleipendunei ordaindu beharreko 13 milioi euroko kalteordaina berreskuratu eta proiektua berrabiatzeko asmoz. Adierazi dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaian Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren baimenen alde egin izana akuilu izan da errekurtsoak aurkezteko garaian.

Hiri Baratzea: Orburuak landatu, masusta gorriak jaso, Lakuntzako eskolako baratzea eta zelaien edertasuna

2019-10-11
Orburuak nola landatu ikasiko dugu Oteizan Gorka Igual nekazariaren eskutik, Bakedanon masusta gorriak nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Lakuntzako eskolako baratza ezagutuko dugu Mariaje Villanuevaren bidez. Azkenik, Iñigo Segurolak zelaien edertasunen inguruan hitz egin digu.
Hiri Baratzea: Orburuak landatu, masusta gorriak jaso, Lakuntzako eskolako baratzea eta zelaien edertasuna

2019-10-11
Orburuak nola landatu ikasiko dugu Oteizan Gorka Igual nekazariaren eskutik, Bakedanon masusta gorriak nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Lakuntzako eskolako baratza ezagutuko dugu Mariaje Villanuevaren bidez. Azkenik, Iñigo Segurolak zelaien edertasunen inguruan hitzegin digu.
Zero Zabor Bizkaia plataformak lurraldeko hondakinen kudeaketa "eraginkorra" eskatu du ISWA kongresuaren aurrean

2019-10-07
Hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko 1.200 pertsona batuko dira Nazioarteko ISWA kongresuan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurrean, Zero Zabor Bizkaia Plataforma osatzen duten 40 erakundeek lurraldeko zaborra kudeatzeko sistema eraginkorra eskatu dute. Esan dute, Europak dituen helburuetatik urruntzen dela eta ekonomia zirkularraren kontrakoa dela.
Hiri Baratzea: Romaneskua landatu, porruak jaso, zentzumenen parkeko ukimena zonaldea eta denboraldiko loreak

2019-10-04
Romaneskua nola landatu ikasiko dugu Nobeletan Gorka Igual nekazariaren eskutik, Bidaurretan porruak nola jaso ikusi dugu Mikel Etxegarairen eskutik. Noaineko Zentzumenen Parkea erakusten jarraituko du Mikel Baztanek, eta saio honetan ukimenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurolak denboraldiko loreen inguruan hitzegin digu.
 
bannerra

bannerra