Skip to main content
bannerra

Ekologia

Antonio Guterres, NBE: "Gizakion bizia arriskuan egon daiteke"

2019-12-02
Hasi da Madrilen klima aldaketaren aurkako nazioarteko goi bilera. Parisko akordioa ezarri aurreko azken urratsa da hau eta, 50 estatu buru batu dira mundu guztiko beste hainbat ordezkarirekin batera. Abenduaren 13ra artean iraungo du gailurrak.
EB, bere promesa klimatikoak betetzeko erronkaren aurrean

2019-12-02
Europako batzorde berriak klima aldaketari aurre egiteko duen borondatea berretsi du azken asteetan. Eta promesa hau bilakatu da, dudarik gabe gizarteari begira erakundeak duen erronka politiko garrantzitsuena.
Diego Ortuzar: "Neurri lotesleak behar dira klima aldaketari aurre egiteko"

2019-12-02
Abenduaren 2an hasi da 6ra bitarte burutuko da Klima Aldaketaren inguruko gailurra Madrilen. Honen aurrean, Ekologistak Martxan elkarteak parte hartuko du munduko ekintza sozialen elkarteek bultzatutako Klimarako Gailur Sozialean, esan digutenez, gobernuen immobilismoaren salatzeko. Hauen helburua, gobernuei neurri zehatz eta lotesleagoak eskatzea da.
Klimaren aldeko gailur soziala antolatu dute munduko hainbat elkarte ekologistek

2019-12-02
Madrilen egiten ari den COP25 Klima gailurraren aurrean, elkarte ekologistek mundu mailako bilkura deitu dute abenduaren 7tik 13ra eta manifestazio jendetsuaz emango diote hasiera gailurrari, abenduaren 6an Madrilen eta Txileko Santiagon
Black Fridayren aurrean "Block Fridays" egin dute Baionan

2019-11-29
Fridays For Future mugimenduak klimaren aldeko greba burutu du Baionan, eta Black Fridayren aurrean Block Friday deitu diote egitasmoari. Nahia Briault mugimenduko kideak azaldu digu grebaren nondik norakoak.
Hiri Baratzea: Pikilloko piperra landatu, babarrun beltza jaso, Basabere eta udako barazkien uzta lorontzietan

2019-11-29
Pikilloko piperra nola landatu ikasiko dugu Arronizeko Josu Iturria nekazariaren eskutik, Bakedanon babarrun beltza nola jaso erakutsiko digu David Ruiz de Galarretak. Basabere baserri eskola ezagutuko dugu Ainhoa Eguizabalen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietan landatutako udako barazkien uzten inguruan arituko zaigu.
 
bannerra

bannerra