Skip to main content

Ekologia

Hiri Baratzea: Ilarrak erein, mahatsa jaso, zentzumenen parkeko dastamena zonaldea eta tabako landarea

2019-11-15
Ilarrak nola erein ikasiko dugu bidaurretako Aingeru Tabar nekazariaren eskutik, Oibarren mahatsa nola jaso erakutsiko digu Imanol Iberok. Noaingo zentzumenen parkekoko dastamena zonaldea ezagutuko dugu Mikel Baztanen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola tabako landarearen inguruan arituko zaigu.
HIRI BARATZEA: Ilarrak erein, mahatsa jaso, zentzumenen parkeko dastamena zonaldea eta tabako landarea

2019-11-15
Ilarrak nola erein ikasiko dugu bidaurretako Aingeru Tabar nekazariaren eskutik, Oibarren mahatsa nola jaso erakutsiko digu Imanol Iberok. Noaingo zentzumenen parkekoko dastamena zonaldea ezagutuko dugu Mikel Baztanen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola tabako landarearen inguruan arituko zaigu.
Gaur 17 urte hondoratu zen Prestige ontzia

2019-11-13
2002ko azaroaren 13an, ekaitz batek eraginda, kroskoan zulo bat ireki zitzaion itsasontziari. Pitzadura hura sortzeko hainbat teoria agertu ziren, tartean, aurretiaz bertatik ibilitako ontziek, ekaitza zela eta, egurrak eta kontainerrak itsasoan galdu eta hauek eragin zutela zuloa, edo, geheinek diotenez, ontziko materialak erabat zahartuta zeudela eta horrexegatik ireki zela tartea. Gauzak horrela, aste bakarrean ehundaka kilometro egin eta azaoraren 19an hondoratu zen, Finisterretik 50 kilometrora. 2003ko urtarrilean Euskal Herriko eta Frantziako kostaldera heldu zen txapapotea. Hala ere, gizarteak eman zuen erantzuna egundokoa izan zen, eta ia 300.000 bolondres azaldu ziren txapapotea garbitzeko. Galiziako eta Espainiako hainbat eragilek "Nunca Mais" plataforma eratu zuten, momentuan gobernuan zegoen PP alderdia kritikatzeko, hondamendia eta bere ondorioak gutxietsi baitzituzten.
Bizikletaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

2019-11-13
Bizkaiko Foru Aldundiak ``Bizkaitik mugitu, nola egin dezakegu?´´ jardunaldiak antolatu zituen pasaden asteazkenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi hauetan, Bizkaiko hainbat udalerritako 40 alkatek eta udal-teknikok hartu zuten parte entzule moduan, Europan jada martxan dauden planak ezagutzeko.
Hiri Baratzea: Baratxuria erein, tipulak jaso, zentzumenen parkeko usaimena zonaldea eta hortentsia asperavillosa

2019-11-08
Baratxuria nola erein ikasiko dugu bidaurretako Aingeru Tabar nekazariaren eskutik, Bidaurretan ere tipulak nola gorde erakutsiko digu Mikel Etxegaraik. Noaingo zentzumenen parkekoko usaimena zonaldea ezagutuko dugu Mikel Baztanen bidez. Azkenik, Iñigo Segurola hortentsia asperavillosaren inguruan arituko zaigu.
Aire kutsatua arnasten dute lau herritarretik hiruk Hegoaldean

2019-11-06
Ecologistas en Acción taldeak ikerketa bat egin du ozono troposferikoko kutsaduraren inguruan. Ozono troposferikoari ozono gaiztoa ere esaten diote; eragina du osasunean eta ingurumenean. Lurrazaletik hamar kilometrora dagoen geruza bat da, eta eguzki erradiazioaren eta bestelako kutsatzaileak konbinatzearen ondorioz sortzen da hango kutsadura. Hainbat lekutan, pasatu egin dute OMEk aholkaturiko urteko gehienezko maila. Bereziki ebro ibaiaren inguruan, Tuteran eta Gaubean.
 
bannerra

bannerra