Skip to main content

Ekologia

AHTaren aurkako konpromisoa sinatu dute Hego Euskal Herriko hainbat alderdik

2019-05-23
Nafarroan, EH Bildu, Ahal Dugu Podems, I-E eta Equok sinatu dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira konpromisoarekin bat egin dutenak. Horren arabera, hitzez hitz, "datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa hartu dute" alderdi sinatzaileek.
Hiri Baratzea: tomatea, azelga, Ilargiaren eragina eta Iñigo Segurolaren tomateak

2019-05-20
Hiri Baratzea, Matin Astibia Leitzako nekazariarekin tomate landaketa eta azelga jasotzea, Ilargiaren eragina Esteban Esteban astromoaren eskutik, Iñigo Segurolaren eskutik tomatearen inguruko informazioa.
Bolintxu Bizirik taldeak Super Sur saihesbideak izango duen inpaktu ekologikoa salatu du

2019-05-21
Obra honen eragina islatzeko txostena atera zuten proiektuaren egileek beraiek 2012an, non argi ikusi daitezkeen 28 eragin negatibo. Bilboko elkartetik txosten honen analisia egin dute. Super Sur saihesbidearen egileek Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio txostena kaleratu zuten 2012an. Bertan ikusi daitezke obrak sortuko dizkion kalteak ekosistema, fauna, landaredi eta paisaiari. Lanak egiten diren bitartean neurri zuzentzaileak hartuta ere, adierazi dute, ez litzatekeela Bolintxu babestuko. Adibidez, hasiera batean 11 eragin izango zirenak 4 izatera pasatuko lirateke neurriak hartuz gero. Hala ere, salatu nahi izan dute txostenean ez dela adierazten ekosistemari zenbat denbora kostatuko litzaiokeen lehengoratzen. Esan dute, txostena irakurrita ez dutela ulertzen nola eman zaion baiezkoa obra egiteari.
Hiri Baratzea: Kalabaza landatu, Tuterako kukuluak jaso, Ekoalde eta Barazkiak lorontzietan

2019-05-17
Saio honetan kalabazak landatu ditugu Fernando Rey baratzezainarekin eta baita Tuterako kukuluak jaso ere. Asier Irazokiren eskutik Ekoalde proiektua ezagutu dugu eta azkenik Iñigo Segurolak lorontzietan barazkiak nola landatu erakutsi digu
Kalabaza landatu, Tuterako kukuluak jaso, Ekoalde eta Barazkiak lorontzietan

2019-05-13
Kalabaza landatu eta Tuterako kukuluak jaso Fernando Reyrekin, Ekoalde proiektua Asier Irazokiren eskutik eta Barazkiak lorontzietan Iñigo Segurolarekin
Erraustegiaren aurkako mobilizaziorako deia egin die GuraSOSek gazteei

2019-05-13
Maiatzaren 24an erraustegiaren aurkako mobilizazio handi bat egiteko deia egin die GuraSOSek gazteei. Ostiralero klima aldaketaren aurrean neurriak hartzeko eskatuz egiten diren mobilizazioek Erraustegiaren aurkakoekin bat egin eta, maiatzaren 24an, mobilizazio bateratu bat egiteko gonbita luzatu die GuraSOSek gazteei.
 
bannerra

bannerra