Skip to main content

Ekologia

Supersur handitzearen aurkako jaia egingo dute maiatzaren 11n

2019-05-07
Supersur Handitzeari Ez plataformak agerraldi berria egin du gaur bilbon, autobidea eraikitzeak suposatuko dituen ondorioak salatzeko eta Bolintxu araneko desagerpena berriro ere mahaian jartzeko. Honekin batera, larunbatean kontzientziazio jaia egingo dutela aurreratu dute. Bertan, Bolintxutik ibilaldia ez ezik, bertsolariak, herri bazkaria, giza katea eta kontzertuak egingo dituzte, besteak beste.
Hiri Baratzea: Tipulak, Errigora eta Lurraren garrantzia

2019-05-03
Hiri Baratzea: Tipulak nola erein eta nola jaso, Errigora proiektua eta Lurraren garrantzia
Hiri Baratzea: Zainzuriak, konposta eta ongarriak

2019-05-06
Lizarraldean zainzuriak nola landatu, nola jaso ikasiko dugu. Bestalde, Iruñeko Mankomunitatean konposta egiteko aukerak ezagutuko ditugu eta azkenik Iñigo Segurolak ongarri motak azalduko dizkigu
Hiri Baratzea: Tipulak, Errigora eta Lurraren garrantzia

2019-05-03
Bidaurretako nekazariekin tipula erein eta jaso dugu, Ibai Sueskunek Errigora proiektua azaldu digu eta Iñigo Segurolak baratzerako lurraren garrantziaz hitz egin digu.
Donostia Bizirik eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 17rako

2019-05-02
Donostia Bizirik plataformak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak prentsaurrekoa eskaini dute Koldo Mitxelena kultur etxean. Bertan azaldu dute Donostia dela Gipuzkoan pertsonako zabor kopururik handiena sortzen duen hiria eta organiko gutxien birziklatzen duena. Maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea deitu dute udalak gaikako bilketa sustatzeko neurriak har ditzala eskatzeko. Bide horretan, hainbat eskaera egin dizkiote udalari, eta esku-orriak banatuko dituzte auzoetan. Bi ekitaldi egingo dituzte herritarrak kontzientziatzeko eta Donostiako birziklatze-tasen berri eman eta horiek hobetzeko: maiatzaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Groseko Katalunia plazan eta maiatzaren 11n Amara Zaharreko Easo plazan.
Hiri Baratzea: Letxugak, Lorenea eta lorontzien tamainen garrantzia

2019-04-26
Bidaurretako nekazariek letxugak nola erein eta jaso erakutsiko digute, Mikel Baztanek Lorenea eraikina aurkeztuko digu eta Iñigo Segurolak lorontzien tamainen inguruko gomendioak emanen dizkigu.
 
bannerra

bannerra