Skip to main content

Ekologia

Erraustegiaren bigarren fasea eraikitzea sinatuta, giza katea deitu du aurkako mugimenduak iganderako

2018-09-04

Zubietako errauste plantaren bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu dute GHK eta FCCk. Legealdia amaitu aurretik nahi zuen Foru Aldundiak azpiegitura martxan, eta badirudi ez dela horrela izango. Baina Jose Ignacio Asensio GHKko presidente eta Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak iragarri du “urtebetean” prest egongo dela.

Ba hain justu, azpiegutura martxan jartzea geldiarazi nahi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta giza kate bat egiteko deia egin die herritarrei iganderako, Kontxako Banderako gizon eta emakumezkoen proben artean. Deitzaileek adierazi dute alternatibak badaude, eta osasun, ekonomia eta ingurumen ikuspuntutik argudiatu dute geldiarazteko beharra. Gainera, azpimarratu dute ez dela bere osotasunean erabiliko; ez behintzat, Gipuzkoako hondakinekin. Gehiengo sindikalak, Batzar Nagusietako oposizioko alderdi politiko gehienek eta talde ekologistek bat egin dute deialdiarekin.

"Energia trantsizioak, piztu aldaketa!": eredu energetiko berriaren bila

2016-04-15

Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak, energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Horien erakusgarri da "Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala. Izaro Basurko Ekologistak Martxan taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Ikusi dokumentala: http://vimeo.com/147086272

"Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala, Dokuteka saioan!

2016-04-15

Dokuteka programan, "Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala eskaini eta Izaro Basurko Ekologistak Martxaneko kidearekin hitz egingo dugu. Ostiralean, apirilak 15, 22:00etan.

Birziklatzea bultzatzeko kanpaina martxan da Bilbon

2015-11-03

Bilboko Udalak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k "Birziklatzearen Labirintoa" izeneko birziklatzearen aldeko sentsibilizazio-kanpaina jarri dute abian. Xehetasunak ezagutu ditugu.

Donostiarrek sagardoz busti dituzte Euskal Jaiak

2015-09-10

XXX. Sagardo eguna ospatu zuten iragan asteburuan Donostian. Gero eta arrakasta handiago duen ekimena da Euskal Jaien egitarauaren barnean antolatzen dena eta aurtengoan ere herritar asko bildu ditu sagardoa sagardogileen eskutik dastatzeko. Gainera, besteak beste, txertaketa, sagardo monobarietalaren azalpena edota sagar jotzea ere egin dira plazan. Bertan izan gara Donostiako alkatearekin, Sagardogile Elkarteko kideekin eta baita herritarrekin ere.

Ekainaren 6an "Alternatiben Herrixka" bilakatuko da Donostiako Antigua auzoa

2015-06-01

Klima aldaketaren aurka egiten du lan Donostiako Alternatiben Herrixkak. Klima aldaketaren aurrean, transizio energetiko, ekologiko eta soziala denon artean burutu behar dugula diote, botere handiko indarrei presio eginez, besteak beste. Gai hauek lantzeko antolatu dute hain zuzen "Alternatiben Herrixka" deituriko eguna. Donostiako Antigua auzoan izango da ekainaren 6an. Antolatzaileetako batzuekin egon gara egunaren xehetasun guztien berri izateko.

 
bannerra

bannerra