Skip to main content

Ekologia

Donostiarrek sagardoz busti dituzte Euskal Jaiak

2015-09-10

XXX. Sagardo eguna ospatu zuten iragan asteburuan Donostian. Gero eta arrakasta handiago duen ekimena da Euskal Jaien egitarauaren barnean antolatzen dena eta aurtengoan ere herritar asko bildu ditu sagardoa sagardogileen eskutik dastatzeko. Gainera, besteak beste, txertaketa, sagardo monobarietalaren azalpena edota sagar jotzea ere egin dira plazan. Bertan izan gara Donostiako alkatearekin, Sagardogile Elkarteko kideekin eta baita herritarrekin ere.

Ekainaren 6an "Alternatiben Herrixka" bilakatuko da Donostiako Antigua auzoa

2015-06-01

Klima aldaketaren aurka egiten du lan Donostiako Alternatiben Herrixkak. Klima aldaketaren aurrean, transizio energetiko, ekologiko eta soziala denon artean burutu behar dugula diote, botere handiko indarrei presio eginez, besteak beste. Gai hauek lantzeko antolatu dute hain zuzen "Alternatiben Herrixka" deituriko eguna. Donostiako Antigua auzoan izango da ekainaren 6an. Antolatzaileetako batzuekin egon gara egunaren xehetasun guztien berri izateko.

"Baso ahaztuak": Basogintzaren eta basoko kulturaren inguruko hausnarketa

2015-02-13

Tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren gainbeheraz zenbait hausnarketa sustatu nahi duen dokumentala da, "Baso ahaztuak". Pinuaren erabileraren inguruan eztabaida luzea eman da. Lan honen helburua eztabaida horretan sakontzea da, elementu berriak mahaigaineratuz, esperientzia interesgarrien berri emanez, azterketa zientifikoen ondorioak lehenetsiz eta, batez ere, naturaren eta bioaniztasunaren garrantzia azpimarratuz. Iker Yurrebaso eta Ibai Pujana egileekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://www.makusi.tv/eu/videos/2077/

Mikel Otero: "Putzuetarako txostenak prestatzen ari da Jaurlaritza"

2014-12-19

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Mikel Otero Fracking Ez! Araba plataformako kidea izan dugu. Fracking-aren inguruan eztabaidatzeko ateak ireki ditu Eusko Legebiltzarrak, baina putzuak egiteko txostenak dagoeneko prestatzen hasi direla dio aipatu plataformak. Gaia sakon aztertu nahi izan dugu.

Elikadura burujabetza sustatzeko hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Aldundiak

2014-06-11

Gipuzkoako Aldundiak elikadura burujabetza sustatzeko hitzarmena sinatu du Via Campesina eta Etxalde nekazari mugimenduekin. Hitzarmenaren bidez 150.000 eta 50.000 euro bideratuko ditu, hurrenez hurren, nekazal mugimendu hauek babestu eta sustatzera.

Donostiako Udalak herritarrak gaika birziklatzera bultzatzeko ekimena jarri du martxan

2014-05-29

Joko Garbia ekimenarekin herritarrak gaika birziklatzera bultzatu nahi ditu Donostiako Udalak. Horretarako, auzo ezberdinetan jarri duten bosgarren edukiontziaz gain, informazio postuak sortu dituzte hiriko hainbat gunetan. Hondakinen kudeaketaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, edukiontzi marroia erabiltzeko izena eman daiteke postu hauetan. Epe luzera %60ko birziklapen tasara iristea du helburu Donostiako Udalak.

 
bannerra

bannerra