Skip to main content
bannerra

Enpresak

Nuria L. de Gereñu: "Urte amaierak ez du esan nahi hitzarmen sektorialak errespetatuko ez ditugunik”

2013-11-19

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Nuri Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia izan dugu. Enpresen egoeraz hitz egin dugu berarekin batez ere. Halaber, negozioazio kolektiboaz, zerga-itunaz eta aurrekontuez ere galdetu diogu

Igor Ortega: "Kooperatibismoa ez dago kolokan, baina logika enpresariala gailendu zaio sozialari"

2013-11-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Igor Ortega LANKIko kidea izan dugu. Fagorren krisiak mahai gainean jarri duen galderaren inguruan aritu gara: kooperatibismoa kolokan al dago? LANKI, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegiko kideek argi dute erantzuna, ez, ez dagoela kolokan.

 

Joseba Barandiaran: "Krisitik ateratzeko gakoa ez da fiskalitatea, teknologia da"

2013-11-04

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Barandiaran ekonomialaria izan dugu. Fagorren egoeraz eta oro har, krisi ekonomikoaren egungo egoera larriaz aritu gara.

Elkarrizketa | Imanol Esnaola (Gaindegia)

2013-11-01

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea izan dugu. Euskal Herriko Enpresen egoera errepasatu dugu berarekin, besteak beste.

Javi Ortega:"Txostena garrantzitsua da jakiteko non gauden"

2019-11-05
Euskal Garagardoaren Elkarteak ikerketa bat egin du. 1,25 milioi litroko ekoizpena dauka artisau garagardoak Euskal Autonomia Erkidegoan. Elkarteak sektore hau aztertu du eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan.
Artisau garagardoaren ekoizpena 1,25 milioi litrokoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2019-11-05
Euskal Garagardo Elkarteak sektore hori aztertu du, eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan. 2012an hasi zen Euskal Herrian artisau garagardoa ekoizten. Txostenean Euskal Autonomia Erkidegoko kantitateak aipatzen dira. Hala ere, Nafarroan oso bizia da jarduera eta baita Ipar Euskal Herrian ere. Bestalde, Euskal Garagardo Elkarteak nabarmendu du sektoreak tartea duela hazteko, eta datozen urteetan hazkunde nabarmena izango duela.
 
bannerra

bannerra