Skip to main content

Sindikatuak

Soldaten kontrako erasoen aurrean tinko mantentzeko asmoa azaldu du LABek

2014-03-31

Krisiaren aitzakiapean soldaten aurkako erasoa egitea leporatu die sindikatuak patronalei. Erreforma guztiak horretara bideratuta daudela salatu dute, eta negoziazio kolektiboaren blokeoaren aurrean lantokiz lantoki borrokan jarraitzeko asmoa azaldu. Instituzioei dei egin diete gutxieneko soldata duina bermatzeko bidean lan egin dezaten.

EAJk lan harreman eredu berri baten alde ezer gutxi egiten duela salatu du LABek

2014-03-18

Lan harreman eredu berri baten alde lan egiteko dei zuzena egin dio LAB sindikatuak EAJ alderdiari. LABek esan duenez, alderdiak lan erreformaren kontra dagoela esaten du baina gero praktikan ez du horren kontrako neurri politikorik hartzen. Pobrezia eta langabezia datuak altuak diren une honetan marko propio baten barruan lan harreman eredu berri baten alde ezer gutxi egiten duela leporatu dio sindikatuak EAJri.

Lan gatazkak demokraziaren adierazgarri direla adierazi du ELAk

2014-03-10

Langabeziaren 2013ko datuen azterketa egin du gaur ELA sindikatuak. Egoera hoberantz doala esaten dutenekin bat ez datorrela esan du Adolfo "Txiki" Muñozek, sortzen ari den enplegua prekarioa dela azpimarratuz. Are gehiago, Mariano Rajoiren Gobernua murrizketak egiteko neurri gehiago prestatzen ari dela salatu du.

UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazioa deitu dute

2014-02-19

UGT, CCOO eta USO sindikatuek martxoaren 2rako manifestazio deialdia egin dute Bilbon burutuko den Foro ekonomikoaren kontra. Martxoaren 3 eta 4ean nazioarteko ekonomia esparruko goi-mailako hainbat pertsona ezagun izango dira Bilbon. Besteak beste, Christine Lagarde NDFko zuzendari kudeatzailea, Angel Gurría ELGAko idazkaria eta baita Europako hainbat komisario ere. Sindikatuen arabera hauek dira bizi dugun egoeraren erantzule.

Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek

2014-01-23

LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

2013-05-07

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari honek lan hitzarmenak negoziatu ditzan. Gogoratu lan erreformak zehazten duenez hitzarmenen ultraaktibitatearen amaiera datorren uztailaren 7rako zehazten dela. Horregatik hain zuzen ere, Etxaidek Eusko Jaurlaritzari  Confebask presionatzeko eskatu dio.

 
bannerra

bannerra