Skip to main content
bannerra

Sindikatuak

LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian

2019-10-10
LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian gaur hastekoa zen Imanol Salinas eta Jose Javier Oses sindikatuko kideen aurkako epaiketari erantzuna emateko. Auziperatutakoek, euren burua epaiketan ez aurkeztea erabaki dute.
2008tik %48 okertu da pobrezia larrian daudenen egoera, ELAren arabera

2019-10-03
Eusko Jaurlaritzak abuztuan eman zuen argitara 2018ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkesta. Bertan azaltzen diren datuen balorazioa egin du ela sindikatuak. Azaldu dutenez, Urkulluren agintaldiak pobrezia handitzea ekarri du.
Nafarroako Auzitegiak bertan behera utzi du Salinasi ezarritako 21 hilabeteko espetxe zigorra

2019-10-01
Nafarroako Auzitegiak LAB sindikatuaren helegitea neurri batean onartu du eta bertan behera utzi du Imanol Salinas sindikalistaren aurkako 21 hilabeteko espetxe zigorra. Mehatxu arinak egotzita 450 euroko isunarekin zigortu du epaileak Salinas.
Unai Redin: 'Huerta de Peraltako kideek langile borroka berpiztu dute'

2019-09-30
Unai Redinek zuzendu du 'Hokoke' dokumentala, Huerta de Peraltako langileen garaipena azaltzen duen lana.
Ehunka pertsona batu ziren larunbatean Imanol Salinas sindikalistari babesa emateko manifestazioan

2019-09-28
LABek deituta, manifestazioa egin zuten larunbatean Iruñean, ‘Borroka sindikala aurrera, Imanol libre eta gurekin’ lelopean. San Giovesa jatetxeko lan gatazkagatik 21 hilabeteko espetxera zigortu zuten Imanol Salinas, eta helegitea epaiaren zain gelditu ostean edozein unetan berretsi dezakete erabakia.
Sindikalisten aurkako jazarpena salatu du LABek

2019-09-23
Imanol Salinas sindikalista nafarrak jasotako 21 hilabetetako espetxe zigorra salatu eta LABek jasandako jazarpen judiziala salatzeko agerraldia egin du abertzaleen sindikatuak Donostian, auzitegiaren aurrean.
 
bannerra

bannerra