Skip to main content

Sindikatuak

ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

2019-04-23
ELAk esakndaluzkoa dela azpimarratu du eta honen atzean prekarietatea eta lan postuetako prebentzio falta dagoela salatu. Datu ofizialekin alderatuta, errealitatean hildakoak gehiago direla salatu du sindikatuak. Izan ere, azpierregistro desberdinak daude. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ez dituzte gaixotasun profesionalen ondorioz zendutakoak aipatzen, ezta transportistak edo autonomoak ere. 47 dira ofizialak, ELAren arabera 67. Adierazi dute lan harremanak prekarioak direla eta eskakizunak gero eta handiagoak. Prekarietatearen ondorioz eta lanpostuak galtzeko beldurraren ondorioz lan iatripu asko deklaratu ere ez direla egiten salatu nahi izan dute. Honi aurre egiteko baliabide ekonomiko eta pertsonalak behar direla aipatu dute, eta Gobernuei babesa eta neurri zehatzak hartzeko eskatu.
Mitxel Lakuntzak ordezkatuko du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia

2019-03-13
ELAK bere idazkari nagusia aukeratuko du apirilaren 5an ezohiko kongresuan. Mitxel Lakuntzak Adolfo Muñozen lekua hartuko du, azken honek sindikatuaren estatutuek kargu horretarako ezartzen duten gehienezko adina bete baitu. Horrez gain, Batzorde Eragilea osatzeko Muñozen agurraren ostean, Maialen Aranburu gehituko zaio 12 kideko talde horri. Aranburu Gizarte Ekintzako arduradun izango da aurrerantzean.
Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak

2019-03-01
Ohiko deialdiei bira bat eman eta LAB sindikatuan afiliatutako emakume langileak “The handmaid’s Tale” telesailean bezala jantzita atera dira kalera. Emakumeek egunero arlo guztietan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzea izan da helburua. Lan esplotazioa, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, rolen inposaketa etab. Bereziki azpimarratu dute emakumeek doan edo modu guztiz prekarizatuan egiten dituzten zaintza lanek bizitzaren sostengarritasunerako balio eta garrantzia handia daukatela. Horretarako Bilbon zehar ekintzak egin dituzte.
ELA sindikatuak merkataritza lan esparru propioa proposatu du

2019-02-25
ELA sindikatuak merkataritza sektorean marko propioa eraikitzea eskatu du, jai egunetan denden irekiera posible ez izateko. Modu honetan patronal eta sindikatuei eskatzen die langileen atsedenaldia bermatzea.
Sinadura bilketa masiboa martxan dago erlijio irakasgaia ikastetxeetatik ateratzeko helburuarekin

2019-02-15
Ekimenaren helburua erlijio ikasgaia Euskal Herriko ikastetxeetatik ateratzea da. Azken urtean egindako ildo ideologikoen berrikuspenaren ondorioa da. Berrikuntza bezala, gune erlijiosoetako agintariekin eztabaida mahaiak zabalduko ditu LAB sindikatuak. Dinamika honen baitan Eskola Publiko Komunitarioaren parte izateko ikastetxeek bete beharreko ezinbesteko irizpideak zehaztu ditu, eta irizpide horien baitan hezkuntzaren izaera laikoa agertzen zaigu. Hala ere, irakasgai honetako irakasleengandik kendu nahi dute fokua
LAB sindikatuak lan baldintzen estatalizazioa salatzeko idatzia aurkeztu du

2019-02-13
LAB sindikatuak lan baldintzen estatalizazioa eta estatuko lan erreformaren aurkako idatzia erregistratu du gaurkoan Nafarroako Parlamentuan. Imanol Karrera bozeramailea, Inma Juandeaburre IDIFARMAko langilearekin eta Ana Etxeberria, Administrazio Publikoko langileekin bertaratu da idatzia aurkeztera.
 
bannerra

bannerra