Skip to main content

Sindikatuak

LAB sindikatuak lan baldintzen estatalizazioa salatzeko idatzia aurkeztu du

2019-02-13
LAB sindikatuak lan baldintzen estatalizazioa eta estatuko lan erreformaren aurkako idatzia erregistratu du gaurkoan Nafarroako Parlamentuan. Imanol Karrera bozeramailea, Inma Juandeaburre IDIFARMAko langilearekin eta Ana Etxeberria, Administrazio Publikoko langileekin bertaratu da idatzia aurkeztera.
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Administrazioko langileen defentsan

2019-02-01
LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du estatuko Nafarroako delegaritzaren aurrean, tokiko Gobernuarekin administrazio publikoko langileen maila igoeren inguruan lortutako akordioa aldarrikatzeko.
LABek eskola jangelen egoeraren inguruan Eusko Jaurlaritzari eskatu dizkio erantzukizunak

2019-01-30
LABeko ordezkari den Erika Mozok jangeletako langileek daukaten ezegonkortasuna salatu du. Heziketarako gune izan behar direla aldarrikatu du eta bertako langileek bizi duten egoera prekarioaren inguruan Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkio.
LAB sindikatua EHNE eta UAGNrekin bildu da Nafarroako nekazal sektorea aztertzeko

2019-01-24
Nafarroako LAB sindikatua EHNE eta UAGN sindikatuekin bilera bana izan du, nekazal sektorearen egoera aztertu eta Huerta de Peraltako langileek eta enpresak lortutako akordioa aztertzeko.
Gizarte-ekimeneko ikastetxeen bigarren greba eguna

2019-01-17
ELA, STEILAS,COO,LAB eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako irakasleek. Zentralen aburuz, geldialdiak %60a gainditu du. Gogoratu behar da, 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
 
bannerra

bannerra