Skip to main content
bannerra

Sindikatuak

Nekane Murga Osasun Sailburuak irregulartasunak baimendu dituela salatu du ELAk

2020-01-14
2017ko urtarriletik, Osasun Sailburu izendatu arte, Antolamendu eta Osasun Ebaluazioetako zuzendaria izan zen, konfiantzazko eta izendapen karguduna, hau da, zuzenean esleitzen dena. Bera zuzendari zela bi prozesu sustatu ziren, zerbitzu eginkizunetan bi arduradun postu betetzeko. Proba bat egin behar dute legez lan-eskatzaileek eta hau ebaluazio batzorde batek kalifikatu. Bestela gertatu zela salatu du sindikatuak.
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

2020-01-07
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an akordioa sinatu zuen. Geroztik, urtebetez jardun dute negoziaketan, akordio zabalago eta sakonago bat lortzeko. Tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategorien parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromezu bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzen diren arte. Hezkuntza Sailak urtarillaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.
Helduen egoitzetako dekretuaren aurka mobilizatu da LAB Getxon

2019-12-17
Homologazioa eta materialak zein pertsonalak diren kontuak erregulatzen ditu Eusko Jaurlaritzak uztailaren azkenean onartutako gune erresidentzialen dekretuak. LAB sindikatuak salatu duenez, dekretuak egoitzak kudeatzen dituzten enpresen banku kontuentzako soilik dakartza hobekuntzak. Horregatik, elkarretaratzea egin dute Urgatzi enpresaren aurrean, Getxon.
ESK sindikatuak U30eko greban parte hartzeko deia egin du Bilbon

2019-12-11
ESK sindikatuak 'performance' bat egin du Bilbon, urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia egiteko. Bilboko Kale Nagusiko kalea moztu dute.
Metalaren akordio "eskasa" enpresen eremuan hobetzen saiatuko da ELA

2019-12-03
ELA sindikatuaren aburuz, Bizkaiko Metaleko Hitzarmenean, edukiak aldatu behar dira, gehitu. Edukiei dagokienez, aurrerapenak daudela onartu du sindikatuak. Alabaina, Mikel Bilbaok, ELAko Metaleko arduradunak, hobekuntzak exijitu ditu. Soldata igoerak argitzea eskatu du. Subrogazioaren harira, azpikontratak eskubide gabe uzten dituela nabarmendu du. Negoziazioetan, batasun sindikala giltzarria izan dela iritzi dio sindikatuak. Hala ere, salatu du Lan Harremanen Kontseiluan bilerak egiten zituen bitartean, patronala, gainerako sindikatuekin negoziatzen ari zela.
Garbiñe Aranburu, LAB: "EAJren aurrekontu proiektuak sumindura sortzen du"

2019-12-02
LAB sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu proiektuaren inguruan bere iritzia eman du eta, herriaren gehiengoari bizkarra ematen dion proposamena dela azaldu du.
 
bannerra

bannerra