Skip to main content
bannerra

Musika

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

Berriz ere bueltan da Ezinean taldea

2014-03-21

Azpeitiko Ezinean laukoteak "Berriz" lan berria plazaratu du Oihuka diskoetxearekin. Euskarazko hardcore melodiko bizkorra dute aldarri, eta hasi orduko bukatzen den lana aurkeztu dute. Kantu bizkorrak eta letra zuzenak. Abiadura maite dute, baina mezuari garrantzia emanez. Datozen bi hilabeteetan kontzertu biratxoa egingo dute. Zuzenekoen datak taldearen web orrian ikus daitezke.

Mikel Markezekin "Zerbait Dabil Hor" diskoaz aritu gara

2013-11-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Markez musikari gipuzkoarra izan dugu. "Zerbait Dabil Hor" bere ibilbideko hamargarren diskoaz aritu gara. Lagun askorekin osatu duen lana da, eta era berean aurkeztu nahi luke zuzenean. Bestalde, bere musikagintzari errepasoa eman diogu.

16 urte eta gero La Polla Records Euskal Herrian bueltan

2019-10-18
La Polla Records taldeak Barakaldoko BECen joko du urriaren 18an eta 19an. Ni descanso, ni paz izenburupean egiten dabiltzan birak Euskal Herrian du hurrengo geltokia. 1979an sortu zuten taldea, eta 80ko hamarkada hasierako punk eztandaren talde enblematikoenetakoa izan zen.
MusikaZuzenean TB #81 : Ezpalak + Markel Idigoras (Nøgen) + Albisteak

2019-10-17
Hasteko Ezpalak talde zestoarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoek martxan jarritako abentura berria da honakoa, musikalki, 90 hamarraldiko rock alternatiboaren koordenadetan. Hitz bitan atalean Markel Idigoras ezagutuko dugu. Nogen taldeko ukelele jolea. Amaitzeko, musika albisteen txanda.
 
bannerra

bannerra