Skip to main content

Futbola

Euskal kirolarien elkartasun eta animo mezuak

2020-04-22
Hamaika Telebistak hainbat euskal kirolarien mezuak jaso ditu Covid 19 gaitzari aurre egiten ari diren pertsonei zein lehen lerroan dauden langilei elkartasuna eta babesa helarazteko.
Ainhoa Tirapu eta Eneko Bovedarekin sakonean, txirrindularitza denboraldia eta kirolarien elkartasun mezuak

2020-04-21
Marakana Txikiaren atal berri honetan, Athletic-eko kapitain Ainhoa Tirapu eta Deportivoko Eneko Bovedarekin modu sakonean hitz egiteko aukera izan dugu. Hortaz gain, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioz, txirrindularitza denboraldia atzeratu beharrean izan gara, Ion Izagirre, Peio Bilbao eta Peio Goikoetxearen iritziak bilduz. Azkenik, hainbat euskal kirolarien elkartasun mezuak jaso ditugu.
Ainhoa Tirapu (Futbolaria) : "Ez dakigu lehiaketa bueltatuko den, baina entzuten denagatik ez dirudi"

2020-04-16
Elkarrizketaren tartean, Ainhoa Tirapu Athletic-eko jokalaria izan dugu gurekin. Lehiaketak pairatutako etenaldia, emakumezko futbolariek lortutako hitzarmena eta Covid 19 gaitzaren ondorioak aztergai.
Athleticen eta Realaren gizonezkoen taldeek Europan jokatuko lukete datorren urtean denboraldia horrela bukatuko balitz

2020-04-16
Horrela erabaki du gaur Luis Rubialesek, Espainiako futbol federazioko presidenteak. Coronavirusak eragindako geldiunea dela eta, arau berriak martxan jarri dituzte. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligan arituko lirateke eta zuri-gorriak UEFA Europa Leaguen.
Ainhoa Tirapu (Futbolaria): "Egia esan ez dakigu lehiaketa bueltatuko den, baina ez dirudi"

2020-04-16
Gurean Gaur elkarrizketaren atalean, Ainhoa Tirapu futbolaria izan dugu gaur. Nabarmendu du ez dakitela Liga bukatuko duten, "baina entzuten denagatik" ez dirudiela. 20:00etan eta 22:30ean elkarrizketa ikugai izango duzue Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
FIFA20 Euskal Ligaren finala eta Bertso Derbia

2020-04-15
Aberri Egunaren baitako programazio berezian, Hamaika Telebistak Gu Ere Bai ekimenak eta Game Erauntsiak antolatutako FIFA20 bideojokoaren lehen Euskal Ligako finala eskaini zuen. Partida Athletic-ek eta Eibarrek jokatu zuten, armaginen garaipenarekin. Ane Urkiri Ansolak eta Beñat Zarrabeitiak narratzaile lanak egin zituzten. Horrekin batera, Alaia Martín, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Onintza Enbeitarekin, Bertso Derbiaz gozatzeko aukera izan genuen.
 
bannerra

bannerra