Skip to main content

Futbola

Fiskaltzak 800.000 euroko ustezko delitu fiskala leporatu dio Xabi Alonsori

2020-02-17
Ivan Zaldua eta Ignasi Maestre zerga aholkulariek ere epailearen aurretik pasatu beharko dira. Kereila guztiek irudi eskubideekin lotura daukate, eta hauek 2014. urtean nola kudeatu zituzten aztertuko dute.
Kopako finalean egoteko lehen urratsa eman dute Realak eta Athleticek

2020-02-14
Biek joaneko partidak irabazi dituzte. Athletic-ek 1 eta 0 irabazi zion Granadari, eta Realak 2 eta 0 Mirandesi. Bueltako partidakLos Carmenes (Granada) eta Anduvan (Ebroko Miranda) erabakiko dira, martxoaren 4an eta 5ean.
Superkopa eta derbiak igarota, Kopara begira

2020-02-10
Alexander Isak suediarrak Reala eta Athletic-en arteko derbia desorekatu zuen. Mendizorrotzan, Lucas Perezek eta Oliver Burke eskoziarrak lortutako golek hiru puntu garrantzitsu eman zizkioten Alavesi. Bestalde, Salamancan lehiatutako Superkopan, Realak kolpe gogorra (1-10) pairatu zuen Bartzelonan. Aste honetan, futbolean zein saskibaloian, arreta guztian Kopan jarrita egongo da.
Bartzelonak eskuratu du Superkoparen lehenengo edizioa

2020-02-10
Bartzelonak bere mailarik onena erakutsi zuen Helmantico futbol zelaian. Gehiegizko zigorra Realarentzat. Orain, Koparen beste edizio bat hastera doa, eta titulua berresteko aukera izango du Arconadak gidatzen duen taldeak.
Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia

2020-02-10
Isak izan da partiduko protagonista nagusia. Bigarren zatian zelairatu da eta norgehiagoka guztiz aldatzea lortu du. Lehenengo gola emateaz gain, garaipenaren gola erdietsi du Suediako aurrelariak.
Granadakoa ez zen udaberriko gau bateko ametsa izan, Reala Superkoparen bila

2020-02-07
Leire Bañosek sartutako gol bati esker, Realak Levante mendean hartu zuen eta Superkopako finalerako txartela eskuratu zuen. Txuri-urdinek, iaz, Atleticoren aurkako Kopa finalean emandako ezustekoa errepikatu nahi dute orain. Hitzordua, igandean, 12:00etatik aurrera, Bartzelona ahalguztidunaren aurka Salamancako Helmántico futbol zelai mitikoan.
 
bannerra

bannerra