Skip to main content

Zinema

"Lasa eta Zabala" filmaren errodatzea aurrera doa

2014-02-05

Urtarrilaren 27an Baionan ekin zioten "Lasa eta Zabala" filma grabatzeari. 1983ko gertaerak eta ostean jazotakoak birsortuko ditu Pablo Malo zuzendariak film honetan. Atzo eta gaur Ertzaintzarekin izandako istiluak eta hilkutxak hobi komunetan sartu zituztenekoa ari dira grabatzen Tolosako hilerrian. Joxe Portela ekoizleak azaldu du, finantziaketari dagokionez, hainbat arazo izan dituztela Espainian dirua biltzeko. Aurreratutakoaren arabera, Donostiako Zinemaldian estreinatuko da.

Zurriolako Butaka | Bikoizketa kinka larrian

2013-09-27

Donostiako Zinemaldiaren zortzigarren egunean, Zurriolako Butaka saioan, Pello Gutierrez "Oirse" dokumentalaren ekoizlea izan dugu. Gainera, Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakariak bikoizketak jasaten duen egoeraren berri eman digu, eta kritikarien txokoan, Andoni Iturbe eta Mikel Garcia izan ditugu.

Idoia Zabalza: "Egia aurrerapauso handia bada ere, egia judiziala lortzea gustatuko litzaiguke, justizia, alegia"

2020-09-23
'Non dago Mikel? dokumentala estreinatu zuten atzo Zinemaldian. Miguel Angel Llamas 'Pitu' eta Amaia Merino dokumentalaren egileekin hitz egin dugu, eta baita Idoia Zabalza eta Lohitzune senideekin ere.
'Non dago Mikel?' dokumentala estreinatu dute gaur Zinemaldian

2020-09-22
Non dago Mikel? Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko lana da. Bestetik, Jon Maya dantzaria elkarrizketatuko dugu. Maya aurten Zinemaldiko galak zuzentzen ari da. Eta horrez gain, Bizimina filma aurkeztuko du gaur gauean Euskal Zinemaren Galan.
Matt Dillon 2006ko Donostia sariak "The Great Fellove" dokumentala aurkeztu du

2020-09-22
Johnny Depp-en zalapartaren ostean, bere ohiko lanetan ez datorren beste aktore bat agurtu du Zinemaldiak astelehenean. 2006An Donostia saria irabazitako Matt Dillon aktorea heldu da jaialdira eta Depp bezala, musika izango du hizpide Dillon-ek ere. The Great Fellove dokumentalaren zuzendari gisa dator ibilbide luzeko aktoreak. Zintak Francisco Fellove abeslari kubatar mitikoaren historia birpasatuko du, bere azken diskoaren grabaketa aitzaki hartuta.
'Akelarre' filma aztertuko dugu Amaia Aberasturirekin

2020-09-21
Gaur Zurrriolako butakako gonbidatu nagusia Amaia Aberasturi izango da, Akelarre filmeko aktore protagonista da. Gogora dezagun Akelarre izango dela euskal ordezkaria Sail Ofizialeko lehian. Bestetik, Atarrabi eta Mikelats euskarazko filmaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Saia eta eta Lukas Hiriart aktoreen bitartez. Eta kritikarako tartea ere ez da faltako. Bagoaz.
 
bannerra

bannerra