Skip to main content

hamaika

DOKA TARTEA | Niña Coyote eta Chico Tornado

2020-06-08
Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua zuzenean Doka kafe antzokiatik.
DOKA TARTEA | Kaleko Urdangak

2020-06-08
Kaleko Urdangak taldearen kontzertua zuzenean Doka kafe antzokiatik.
'Kaleko Urdangak taldearen kontzertua izango da gaur Doka tartean

2020-05-29
Kaleko Urdangak taldeak 'Kaleak sutan' diskoa aurkeztuko du gaur Doka tartean. 19:00etik aurrera, ikusgai izango duzue Hamaika Telebistan, www.hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan.
Iñaki Uria: "Hamaika Telebistaren diseinu berriaren helburua izan da formato digitalera are gehiago egokitzea"

2020-03-27
Hamaika Telebistak logo eta diseinu aldaketarekin ekin dio bere 11. urteurrenari. Hamaika Telebistako zuzendari Iñaki Uriak azaldu duenez, moldaketa horien helburua da "formato digitalera are gehiago egokitzea".
Hamaika Telebistak irudia berrituta ekin dio 11. urteurrenari

2020-03-26
Egitasmo berritzailea hastapenetik, hamarkada propioa bete baitu euskaldunon telebistak, 2010eko urte hasieran emititzen hasi zenetik. Gara, Noticias, Berria, Euskaltel, Bainet eta Elkar korporaziek sustatuta. Urte emankorrak izan dira. Hedabideen eta informazio eskubideari ekarpena egin eta ikus-entzunezkoen alorrean ekarpena egin du Hamaikak, iraultza digitalari helduz Euskal Herrian zein Katalunian abiatutako prozesuei zuzenean helduz. Bide honetan, Aukera berriak eskaintzen jarraitzen du Hamaika, eta urteurrena ospatzeko ekintza egitasmoari ekin diogu berrogeialdian egonda ere. Horrela, emisioari eutsi bakarrik ez, indartu ere egin du langile guztiak telematikokki martxan jarrita. Informazio zerbitzuak, zuzenekoak eta Kolpez Kolpe, Musika Zuzenean eta Maraka Txikia eta Pandoraren Kutxa, Kiliklon, KM0 Errezeta beganoak, Etxeko Sessions eta Eskatzea Llibre, besteak beste. Garai zailak bizi baditugu ere, iritsiko zaigu elkarrekin 11. urteurrena ospatzeko garaia. 11 Tokitan saioarekin Euskal Herriko eta diasporako herritarrengana gerturatuko gara telebista herritartu eta gertu sentitzeko. Eta, udazkenean, 11 Foroa jarriko dugu abian kultur digitalaren erronkei buruz hausnartzeko. Honela. urteurren ospakizunak urteak iraun bitartean. Azaroan, 11 Sariak ospatuko ditugu eta urteari ere bukaera borobila emango diogu Urte Zahar Gauean. Izan ere, Aro digitalaren garai betean, telebistak jauzi kualitatiboa emango du plataforma ezberdinetan zein sareetan. Aldaketak hori bera irudikatuko du, tradiziozko telebistatik ikus-entzunezkoen merkatu digitalean lehiatzea baita HAMAIKAren erronka. “Eman aukera Hamaikari. Aukeran, Hamaika”.
 
bannerra

bannerra