Skip to main content

musika

'Haratzago' joan nahi du Azkue Ikastolak Ibilaldian

2019-05-13
Haratzago lelopean ospatuko da igande honetan 2019ko Ibilaldia Lekeition, Azkue Ikastolak antolatua. Aurtengo ibilbidea motza izango dela adierazi dute Ikastolako arduradunek, 2,5 kilometrokoa, eta lau gunetan banatu dute. Goizeko hamarretatik abiatuta, hasiera ekitaldian, egitarau anitza eta partehartzailea garatu nahi izan dute. Musika, jokoak, ikuskizunak, tailerrak eta abar izango dira, ohi bezala, adin guztietakoek goza dezaten Ibilaldiaz.
Deus Ez talde gipuzkoarrak 'Sherpak' diskoa aurkeztu du

2019-05-09
Lehenengo lana baino disko landuagoarekin dator rock hirukotea eta maiatzaren 11an abiatuko dute aurkezpen bira Donostiako Kutxa Kultur aretoan. Horrez gain, zinemak, telesailek, literaturak eta zientziak tokia edukiko dute gaurko saioan.
Salgai daude dagoeneko Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak

2019-04-30
Gaur jarri dira salgai Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak. Belodromorako sarrera guztiak 20 minututan agortu ondoren, jaialdia Ilunbera pasa eta are sarrera gehiago jarri dituzte salgai gaurkoan. Iadanik hogei urte dira Gara egunkaria sortu zela Eginek utzitako hutsunea betetzeko. Baina, hasi zenetik, auzitegiek zama astun bat egotzi zioten egunkariari. Izan ere, jatorriz Egin-ena zen zorragatik 4,7 milioi euro ordaintzera behartu zuten auzitegi espainairrek Gara egunkaria. Zorra ordaindu behar izatea kolpe latza ari da izaten egunkariarentzat, eta, hori dela eta, babesa eskatu diete erakundeei eta laguntza gizarteari. Testuinguru horretan kokatzen da Ekainaren 9rako Donostian antolatutako musika jaialdia.
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela

2019-03-21
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela. Bere Baron Ashler performancean dago oinarritua. Testu bera irakurtzen duten bi pertsonen arteko topaketa irudikatzen du kartelak: orden desberdinean irakurtzen dute testua eta, azkenean, batera irakurtzen dute, korua eginez.
Datorren urrian hasiko du bira La Polla Records taldeak

2019-03-13
Madrilen eman duen konferentzia batean adierazi ditu taldeak birari buruzko xehetasunak. 12 kontzertuz osatutako bira izango da, urriaren 19an BECen bat eskainiko dutelarik. Gainera kontzertua disko batekin batera etorriko da, 19 kantu esanguratsu bilduko dituena, baita orain atera duten single berria ere: “Ni descanso, ni paz!” izenekoa. Hasiera batean Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Barakaldokoa. El Drogas izango dute laguntzaile bezala biran eta latinoamerikan ere izango dira, Argentina, Chile, Mexiko, Uruguay edo Ekuadoren, adibidez. Prentsaurrekoan gogorarazi dute 40. Urteurrenarekin egiten duela bat itzulerak
'Zabaldu ateak' zortzigarren diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

2019-03-07
Rock kutsukoa baina sonoritate berritzaileak bilatzen dituen diskoa dela adierazi du taldeak. Xabier Camarero abeslariak, bizitzak bezala, diskoak ere une ezberdinak dituela azpimarratu du eta jendearen esku utzi du 'Zabaldu ateak' izenburuaren irakurketa, bakoitzak berea egin dezan.
 
bannerra

bannerra