Skip to main content

musika

Keith Flint-ek, The Prodigy taldeko abeslariak, bere buruaz beste egin du 49 urte zituela

2019-03-04
The Prodigy talde ikonikoaren irudi nagusia zen Flint. Essex (Ingalaterra) konderriko bere etxean topatu du gorpua hango poliziak goizean. 1990an sortua, bere musika elektronikoari punk itxura eta jarrera gehitu zizkion taldeak eta estiloan erreferente bilakatu zen berahala.
Loraldia festibalak Bilbo hartuko du martxoaren 12tik apirilaren 7ra

2019-02-26
Loraldiaren bosgarren edizioak hogeita hamar ikuskizun eskainiko ditu Bilboko hamabi kulturgunetan, martxoaren 12an hasiko da eta 15ean ospatuko da zabalera ekitaldia, 'Kalaportu: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz' kontzertuarekin. Itxieran, Itxaro Bordak 'Buztinezko etorkizuna' testua irakurriko du eta Miren Amuriza eta Oihana Iguaranen bertso saio egongo da.
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren VI.edizioa aurkeztu dute

2019-02-20
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV.edizioa aurkeztu dute. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da eta bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea, bereziki gazteak eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, klub eta antolatzaileei babesa emanez. Aurtengo edizioan 74 lagunek eman dute izena musikaren arloan eta 27 arte eszenikoetan. Horietatik 34 hautatu dituzte. Zirkuituan 6 artistak hartuko dute parte; musikaren arloan Ainhoa Larrañaga, Anai, Flavio Bántera eta Lemy Rivera dira eta arte eszenikoan Type “Entre comillas” antzezlanarekin eta Txinparta Antzerki Taldea “Zurrinbiloan” antzezlanarekin. Bestalde, Kutxa Kultur programaren bidez beste 6 musika talde hautatu dira; Sara Zozaya, Espagueti, Ghau, Raitx, Ro eta Tenpera.
MUSIKA-MÚSICA-ren 18. edizioak Londres eta New York izango ditu ardatz

2019-02-08
Bilakaera kronologikoa amaituta, aurten hirietara begira jarri da Musika-Música; New York eta Londresera zehazaki. 18. edizio honetan, Holst, Elgar, Britten, Gershwin, Copland, Barber edo Bernsteinen konposizioak izango dira aurtengo protagonistetako batzuk, eta guztira 1.500 musikarik baino gehiagok hartuko dute parte. Gainera, musikarekin batera, beste disziplina artistiko batuzk uztartuko dira, zinema, antzerkia eta literatura adibidez. Otsailaren 28an hasi, eta martxoaren 3ra arte luzatuko da musika klasikoa Bilbora ekarriko duen Musika-Música jaialdiak.
Bosgarren edizioa du aurten 40 Minutu Rock jaialdiak

2019-02-07
Durangoko Landako gunean ospatuko da urtero bezala, baina zifra borobila dela baliatuta egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek. Lehenengo aldiz bi egun hartuko ditu, otsailaren 22 eta 23. Helburua, gazteetntzako jai giroaz harago doan jaialdia dela frogatzea da eta horretarako, umeentzako zein helduentzako jarduerak prestatu dituzte ostiralean, hilak 22.
Nola irudikatzen zen 2019 urtea duela 37 urte?

2019-02-07
2019an kokatu zuen Riddley Scott zuzendariak Blade Runner filma 1982an. Orduan etorkizuna zena hemen da dagoeneko eta Mikel Abadia zientzialariarekin elkartu gara Scott-ek zenbateraino asmatu zuen jakiteko asmoz. Bestetik, 40 Minutu Rock jaialdiaren bosgarren edizioaren inguruan egin dugu berba Haritz Petralanda antolakuntzako kidearekin.
 
bannerra

bannerra