Skip to main content

musika

Klika, badator Korrika

2019-01-17
Korrikaren ibilidea osoa aurkeztu du AEK-k, Garestik abiatu eta 2535km osatuko ditu Korrikak Gasteizera heltzeko. Horrekin batera, Iruña-Veleia aztarnategiaren, Azkuna Zentroaren hurrengo lau urteetako planaren eta beste hainbaten berri emango dizuegu 2019ko lehenengo Artekalen.
Zama Doinuz Arindu jaialdia, preso daudenen senide eta lagunen zama leuntzeko musika

2019-01-13
Laugarren urtez Zama Doinuz Arindu festibala ospatuko da Nafarroako Etxarri-Aranatzeko herrian, urtarrilaren 13an, igandea. Espetxe politikak dakarren mina eta gastuak leuntzeko, Sarek musika eta bestelako arte diziplinez osatutako kartela bildu du, oholtza txikiko formatuan. Festibalaren helburua argia da: senide eta lagunen zama doinuz arintzea.
Musikarium ikuskizuna aurkeztu dute

2019-01-09
Haurrei zuzendutako Musikarium proiektua aurkeztu dute gaur. Antzerki-musika-kontzertu didaktiko bat izango da Baga Biga-k, Oihan Vegak eta Xabi Zabala konpositore eta musiakriak bultzatutako ekimena.
Dock of the bay film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa martxan dagoeneko.

2019-01-07
Dock Of The Bay, Donostiako film eta dokumental musikatuen jaialdiaren 12.edizioa hasiko da. Antzoki zaharrean eta Trueba zine aretoetan ikusi ahalko dira urtarrilaren 7tik 12ra. Aurtengo edizioa hausnartuena eta landuena izango da, 20 lan ikusteko aukera egongo da. Sail Ofiziolean 9 lanetatik 2 Euskal Herriko lan arituko dira burrukan saria irabazteko: “Lou” eta “Basahaideak”. Bestalde, sail berri bat eskainiko du edizio berri honek “Dock Live!” izena hartuko duena eta bertan film edo dokumentalak ikusteaz gain momentu berean musika zuzenean entzuteko aukera egongo da.
Izaro Andresek Easo diskaren bira amaiera hasiko du Donostiako Kursalean.

2018-12-19
Izaro Andresek Easo diskaren amaiera birari ekingo dio Kursaalean, abenduaren 5ean. Kontzertu berezia izango da Donostian eskainiko duena, sorpresek ere izango dute bere lekua egun horretan. Bira amaiera hau eta gero deskantsu bat hartuko du, beste disko bati ekiteko.
Berri Txarrak taldearen agurra eta Entzun! urtekaria

2018-12-13
Berri Txarrak talde nafarrak etenaldi mugagabea egingo duela jakinarazi du. Gainera, Entzun! urtekariaren 68. zenbakia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Oteizaren erakusketa berria dakar gaurko saioak.
 
bannerra

bannerra