Skip to main content

musika

Belatz talde gernikarrak irabazi du 2018ko Banden Lehia

2018-11-17
Banden Lehiak bere 10.edizio ospatu zuen eta Gernika-Lumoko Belatz taldea atera zen garaile. Bilborock aretoan arestian irabazleak izan ziren Aneguria, Larregi, Zazkel edo Ze Esatek taldeek lehiaketa dinamizatu zuten. Lehiaketako finalera Belatz, Zizel, Dekot eta Nau taldeak heldu ziren. Belatz bostkoteak sari bikoitza jaso zuen: disko baten grabaketa eta 2019ko BBK Live festibalean kontzertua ematea.
Zinetika jaialdiaren 3. edizioa eginen dute Iruñea, Donostia eta Bilbon

2018-11-15
Zinetika Festival Dance & Film jaialdia hasiko da gaur ostegunarekin eta azaroaren 21era bitarte, ekitaldi desberdinak izanen dira Iruñean, Donostian eta Bilbon. Zinetika disziplina anitzeko nazioarteko jaialdia da, non dantza eta ikus-entzunezko arteko harremanak ikertzen diren, bideodantza, performance, masterclass eta lantegien bidez.
Estitxu Robles-Arangiz gogoratzeko pasealekua Bilbon

2018-11-14
Estitxu Robles-Arangiz, "Beskoitzeko Urretxindorra" bezala ezaguna zen kantariak, leku propioa eskuratu du Bilboko kale izendegian bere heriotzaren urteurrenean. Familia abertzale historiko bateko kide, gaztetatik musikagintza pasio gisa izan zuen, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abestuz. Erbestetik Bizkaiko hiriburura itzulita, hogei urteko ibilbidea osatu zuen, hamabost lan kaleratuz. 1993an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz.
Leihotikan taldeak bere disko berria aurkeztu du

2018-11-13
Leihotikan musika taldeak bere disko berria aurkeztu du, ‘Non zaude?’ izenburu duena. Taldeak urteetan zehar izandako eboluzioa diskoan agerikoa dela nabarmendu dute, baina Leihotikanen esentzia galdu gabe. Taldearen adierazgarri den punk ikutua eman nahi izan diote, goxotasun puntu batekin.
Euskara ikasten

2018-11-06
1.200 ikasle inguruk eman duen aurten izena AEK euskaltegietan. Azken urteotako matrikula gorakadari buruz gehiago jakiteko Iruñeko Irrintzi euskaltegian izan gara. Bestetik, Soziologian doktore eta EHUko irakasle Josu Amezagarekin hitz egin dugu komunikabideen gizartean duten eragin eta funtzioez. Azkenik, Leihotikan taldeak kaleratu berri duen abestia ekarri dugu gurera.
‘Non zaude?’, Leihotikan taldearen disko berria

2018-11-06
Leihotikan musika taldeak prest dauka bere disko berria, ‘Non zaude?’ izenburuarekin. Sei urte pasa dira Iruñeko taldeak bere azken estudio lana kaleratu zuenetik eta oraingoan disko bikoitzarekin dator, GOR disketxearen eskutik. Kantu landuak, zehatzak eta Leihotikanen unibertsoa indartzen dituztenak.
 
bannerra