Skip to main content

musika

Etxeko sessions | Txino Sound System

2020-04-09
Gaurko Etxeko Sessions saioan, Txino Sound System artistaren saioa. Igo bolumena!
BBK Sala Etxean dinamikak doako kontzertuak 'on line' eskainiko ditu

2020-04-08
BBK Aretotik pasako diren talde eta musikarien artean Doctor Deseo, Izaro, Gari edota Eñaut Elorrieta daude. Oscar Terol eta Gurutze Beitiak konfinamendu garaian jendeari barre egiteko ardura edukiko dute. Antzezlanen artean Patxo Telleriak sortutako Ghero ikusteko aukera egongo da.
Etxeko sessions | BJOvideo OpenDesktop

2020-03-21
BJOvideo OpenDesktop ikusentzunezko artistarekin osatutako saioa.
Etxeko egonaldiak girotzeko musika emanaldiak egin dituzte hainbar artistek

2020-03-16
Hurrengo hamabost egunetako kontzertu guztiak bertan behera geratu ondoren, Euskal Herriko, espainiako Estatuko eta beste hainbat herrietako musikariek etxean jotzeari ekin diote, inprobisatutako kontzertu ugari eskainiz asteburuan zehar. Zea Maysekoak izan dira aurrenetarikoak, martxoaren 15ean Instagram bidez eskainitakoarekin, baina beste askok antzeko emanaldiak egingo dituztela iragarri dute dagoeneko.
Iparragirre gogora ekarriz abiatu da Loraldiaren seigarren edizioa

2020-03-12
“Iparragirre. Bihotzeko Joxe Mari” ikuskizunak eman dio hasiera aurtengoari. Bertan, omenaldirik egin gabe, Imanol Arregi zuzendari artistikoak azaldu bezala, Iparragirren bardoaren kantuak gogora ekarri zituzten musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldiaren bitartez, bere jaiotzatik 200 urtera.
Musikaren bidebazterrak jorratzen ditu Gertrude Noise Meeting jaialdiak

2020-03-05
Soinu eta zarata industrialak inguru natural batean. Hori da Gertrude Noise Meeting jaialdiak eskaintzen duena Orozkoko Artiñano etxean. XVII. mendeko jauregian XXI.-eneko musikarik esperimentalena. Aurtengoa formatu txikiko festibal honen hirugarren edizioa izan da dagoeneko. Giro lasai eta lagunartekoa sortzea dute helburu antolatzaileek.
 
bannerra

bannerra