Skip to main content

musika

"Musika-Música 2020" jaialdiak Paris izango du ardatz

2020-02-12
Paris ardatz, matxoaren 5etik 8ra bitarte “Musika-Música 2020” ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky-ren doinuek, 30 eta 35.000 ikusentzule inguru bilduko dituzte., nazioarteko 800 artista profesionalen eta kontserbatorioetako 500 ikasleen lanari esker, orotara 88 ekitaldi eskeiniko dituzte. Egitaraua, anitza eta publiko guztientzako izango da. Musikarekin batera, hitzaldiak, zinema, ipuinak eta umeentzako lantegiak ere eskainiko dira. Dohako gune bat ere egongo da. Sarrerak otsailaren 18tik martxoaren 5era egongo dira eskuragarri, musika.musica-ren bulegoetan, Euskalduna jauregian eta Kutxabanken kutxazainetan. Prezioak 5 eurotik 12 eurora bitartekoak izango dira.
Iñigo Muguruza omenduko dute jaio zen egunean

2019-12-17
55 urte beteko lituzkeen egunean kontzertu omenaldia egingo diote Iñigo Muguruza musikariari. “Iñigo Muguruza beti Gogoan. Adiorik ez” goiburupean ospatuko den kontzertuan bere ibilbidea errepasatuko dute Bilboko Kafe Antzokian. 80ko hamarkadatik aurtengo irailaren 5ean zendu zen arte, ibilbide oso oparoa izan zuen Muguruzak. Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetan aritu zen.
Musikariak ikastetxeetan: Iker Lauroba

2019-12-13
Iker Laurobak, Nafarroako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan egindako saioetan izan gara sorkuntza prozesuaz eta euskal musikaren oinarri diren Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ez dok amairu... garaia errepasatu dugu.
Kultura sortzaile eta erabiltzaileak bildu ditu beste urte batez Durangoko Azokak

2019-12-12
Milaka lagun bildu zituen Durangoko Azokaren 54. edizioak. Gure saioan, lau egunetan jazotako guztiaren laburpena egin dugu, Euskal Herriko hainbat sortzaile eta kultur eragile elkarrizketatu genituen Durangon bertan.
Durangoko Azokak kasik 6 milioi eurotako inpaktu ekonomikoa eragiten du Durangon

2019-12-08
Aurreko urteetan baino bisitari gehiago erakarri ditu Durangoko Azokaren 54. edizioak. Gerediagak eta Saidecok elkarlanean osatutako ikerketaren arabera, Durangoko Azokak 5,8 milioi eurotako eragin ekonomikoa uzten du herrian zein eskualdean. Bataz beste, Landako Gunearen baitan 49 eurotako gastua egiten dute bisitariek.
'Antzara eguna' komikia, Berri Txarrak-en agurra eta Zetak proiektua

2019-11-28
Harkaitz Cano idazleak 'Antzara eguna' komikiaren nondik norakoak azaldu dizkigu, Santi Brouard-en alde ezezagunena islatzen saiatu den obra. Bestetik, Berri Txarrak talde nafarraren azken kontzertuan izan gara eta Zetak proiektua sortu duen Pello Reparaz musikariarekin ere.
 
bannerra

bannerra