Skip to main content

musika

Atlantikaldia kulturaren marea biziak

2019-09-18
Atlantikaldiaren VI.edizioa martxan da jada. Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika jaialdia da. Irailaren 19tik 22ra ospatuko da ‘Marea Biziak’ lelopean. Kulturen arteko elkartrukea bultzatzea da jaialdiaren helburua, herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz. Eragileen proposamenekin sortzen da jaialdiaren programazioa, eta bertan hainbat kultur ekintza topa daitezke: jolasak, erakusketak, antzerkiak, dantza, kaleko artea, teknologia, gastronomia, azokak eta beste hainbat.
BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour promotorak salaketa jartzeko mehatxua egin dio Eragin plataformari

2019-07-09
BBK Live jaialdian langileek pairatzen dituzten baldintza txarrak salatu nahi izan ditu Eragin plataformak. Horretarako, kartel bat igorri dute sare sozialetan, langile ohien testigantzak jaso eta baldintza horiekin amaitzen saiatzeko. Publikazioak ohiartzun handia izan du, arik eta Last Tourrek, jaialdia antolatzen duen enpresak, salaketa mehatzua egin dion plataformari, bere iruditeria erabili eta bere izen ona zikintzeagatik. Mikel Ruiz Eragineko kidean azaldu digu gatazka sakoneko elkarrizketan.
Gasteizera iritsiko da Mondragon kooperatibaren sinfonia

2019-09-10
Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Gasteizko Buesa Arenara iritsiko da irailaren 14an, egun osorako ekintzekin eta ikuskizun kultural-kooperatiboarekin.
Mundu osoko doinuak Getxo Folk jaialdiaren 35. edizioan

2019-09-06
Getxo Folk nazioarteko musika jaialdiaren 35. edizioak ateak ireki zituen atzo. Igandera bitartean, munduko kultura eta doinu anitzek hartuko dute Areetako plaza eta horri hasiera emateko, Alos Quartet euskaldunak eta The Naghash Ensemble armeniarrak aritu ziren, emanaldi oso berezi batean. Jaialdiko zuzendaria den Marta Herrerorekin eta Alos Quartet-eko musikariekin egin dugu solasaldia.
Irailaren 19tik 22ra ospatuko da Atlantikaldia Errenterian

2019-09-04
2019ko Atlantikaldia jaialdia aurkeztu dute gaur goizean Donostiako Aquariumean. Bertan izan dira Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Iker Tolosa Atlantikaldiako zuzendaria, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Sara Zozaya Donostiako musikaria Musika eta kultur topagune bilakatuko da Errenteria irailaren 19tik 22ra, Marea Biziak lelopean. Bertan, Nathy Peluso, The Skatalites, Abdul & The Gang, BIM, Oreka TX eta San Salvador taldeak ikusteko aukera izango da.
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Saran, irailaren 20tik 22ra

2019-09-04
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan irailaren 20tik 22ra. Musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika traidizonala omenduko dituzte hiru kontzertu hauetan. Hainbat artistek hartuko dute parte: Kim Carnie, Innes White, Loinatz abesbatza, Bercaits Anaiak, Andoni Agirre eta Doinique Le Guichaoua.
 
bannerra