Skip to main content

musika

Nerea Urbizu, ilusio sortzaile

2019-09-04
Nerea Urbizuk gaztetatik argi izan zuen musikak presente egon behar zuela bere bizitzan. Irakaskuntza ikasketak egiten zituen bitartean kontserbatoriora joaten zen. Ene Kantak proiektuak aukera eman zion bere hobbya lanbide bihurtzeko. Izandako esperientzi guztien ostean, bere burua sortzaile bezala definitzen du.
"Berri Txarrak uzteko momentua oroitzapen kolektibo on batekin iritsi behar zen"

2019-07-12
Berri Txarrak taldeak lagun arteko emanaldia eskainiko du uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin. Hori bai, lagun eta gonbidatu artean bai, baina ez bakarrik, milaka lagun espero direlako. Emanaldi gogoangarri honen aurretik, Hamaika Telebistan Gorka Urbizurekin egoteko beta izan dugu, biraz, taldearen dimentsioaz eta etorkizuneko erronken inguruan aritzeko.
Musikenek eta Nevadako Unibertsitateak euskal musikari buruzko liburua argitaratu dute ingelesez

2019-07-11
Musikenek eta Nevadako Unibertsitateak euskal musikaren historia bildu dute “The History of the Basque Music” liburuan. Ingelesez idatzi dute, eta historiaurretik hasi eta gaur egunera arteko garai eta generoak aztertu dituzte. Liburuak hamar zati ditu: zazpi atalek historiaurretik XXI.mendera arteko aroak biltzen dituzte. Beste hirurek gai zehatzagoak lantzen dituzte: emakumea euskal musikan, jazza Euskal Herrian eta musika herrikoia. Liburua Nevadako Unibertsitatearen web orrian eskuragarri egongo da ingelesez, eta baita Estatu Batuetako hainbat liburu dendetan ere.
'Elkano: Lehen mundu bira' animazio filma estreinatuko da uztailaren 5an

2019-07-04
Dibulitoon estudioak ekoitzi du luzemetraia eta euskaraz egongo da ikusgai Hego Euskal Herri osoan. Bestalde, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari taldekideek kontzertu bikoitza egingo dute Euskalduna Jauregian, Bilbon. Horiek eta gehiago biltzen ditu aste honetako Artekalek.
"Inun baino alaiago" izango dira Hertzainaken zalean Euskalduna Jauregian

2019-07-03
Josu Zabala eta Gari Hertzainak talde mitikoko kideek bi kontzertu eskainiko dituzte irailan Bilboko Euskalduna Jauregian. Irailaren 26an emango zutenari bigarren data gehitu diote 25an sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu direlako lehenengo emanaldikoak. Musikariek iragarri dutenez, ordu eta erdiko kontzertua izango da eta taldearen ibilbidea osoa errapasatuko dute, kantuei irakurketa berri bat eskainita.
"Musikariak ikastetxeetan" programaren II. edizioa aurkeztu dute

2019-07-02
Hurrengo ikasturtean MUSIKARIAK IKASTETXEETAN programaren bigarren edizio bat ipiniko da martxan. Eta kasu honetan 191 saio eskainiko dira ala eskatzen duten ikastetxe guztien artean.
 
bannerra