Skip to main content

autoak

Koronabirusaren pandemiak eragindako material faltaren ondorioz, asko dira hornidura bermatzeko ekimenak

2020-03-24
Automobilaren industriak ekoizpena aldatu du arnasgailuak eta haizagailuak egiteko, adibidez. Seat enpresa, adibidez, haizetako-garbigailuaren motorra eta 3D piezak dituzten arnasgailuak egiten hasi da Martorellen duen egoitzan. Xiaomi marka txinatarrak ere, maskarilla elektriko baten salmenta iragarri du. Herritarren artean ere sortu dira ekimenak. Tartean, etxean maskarilak egitearena. Hauen prestutasuna ikusita Gipuzkoako DYA prest agertu da hasieratik lan logistikoa egiteko eta ekoizteko oihala etxeetara banatzeko.
"San Sebastian Circuit Spirit" kirol ibilgailu eta ibilgailu klasikoen probaren aurkezpena egin dute Donostiako Udaletxean

2019-05-29
Ekainaren 1ean, larunbatean izango da proba. Donostiatik aterako dira, eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko hainbat herri zeharkatuko dituzte. Martin Ibabe Donostiako Udaleko kirol zinegotziak nabarmendu du azken bi edizioak arrakastatsuak izan direla
Garikoitz Flores: "Txikitatik egiten nuen amets R5 turboarekin"

2018-11-30
Abenduaren 2an, 21:00etan, kotxe lasterketetan aritzen den Garikoitz Flores elkarrizketatuko dugu. Bere bizia motorraren munduan eraiki du eta horren berri emanen digu. Ofizio bezala bere tailerra ireki zuen eta afizio bezala lasterketak ditu.
 
bannerra

bannerra