Skip to main content

manifestazioa

1.500 lagun inguru irten ziren kalera Zubietako erraustegiaren aurkako protestan

2020-03-02
Joan den larunbatean, Donostian, Zubietako errauskailuaren aurkako protesta izan zen. 1.500 lagun inguruk hartu zuten parte.
1.500 herritar batu dira Donostian errauskailua gera dezaten eskatzeko

2020-02-29
1.500 herritar batu dira Donostian errauskailua gera dezaten eskatzeko.
Bost asteko greba egingo dute EHUko garbitzaileek hitzarmen duina eskatzeko

2020-02-27
Hitzarmena lortzeko duela bost urte hasi ziren azpikontratatutako garbitzaileak EHU eta hezkuntza sailarekin negoziatzen, baina enpresek mahaira joateari utzi diote eta administrazio publikoak beste alde batera begiratzen du.
Herritarrek haserrea erakutsi dute Zaldibarko zabortegiaren inguruko gardentasun faltagatik

2020-02-17
Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak arlo guztietan harrotu ditu hautsak eta era askotako erreakzioak izan dira, bai politikan, zein gizartean, noski. Gertaerak sortu duen kezkaren froga da larunbatean milaka herritarrek egindako manifestazioa. “Zaldibar Argitu. Langileak, osasuna erantzukizunak” lelopean, Elgeta, Eibar eta Ermuako herritarrek zutabeka abiatu ziren Zaldibarko Eitzaga auzorantz.
Gaur "herriaren hitza" entzun eta "bizitzak erdigunean kokatzea" lortu dela diote sindikatuek

2020-01-30
Donostiako eguerdiko manifestazioaren ondoren, gaurko egunaren lehen balorazioa egin eta hemendik aurrerakoari buruz jardun dugu Igor Arroio, LAB sindikatuko idazkari nagusi ondokoarekin eta Maialen Aranburu, ELA sindikatuko batzorde eragileko kidearekin.
Lourdes Azurmendi: [Semea Mont de Marsanera hurbiltzea] guretzat berealdiko aldaketa izan da"

2020-01-09
SAREk urtero antolatzen duen euskal presoen aldeko manifestazioaren atarian, Etxeratek bi euskal presoren amen testigantzak bildu ditu. Juana Zumalde eta Lurdes Auzmendi Igor Suberviola eta Ekaitz Sirvent presoen amak dira, tartean bake eragileen eta Frantziako Gobernuaren arteko elkarrizketaren ondorioz, beren semeak Mont de Marsaneko espetxera hurbildu dituztenak, Euskal Herritik 200 bat kilometrora, Frantziako hurbilena.