Skip to main content

sindikatuak

Sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin

2014-05-21

123 kilometro daude Durango eta Iruña artean, horregatik gaur goizean 123 enpresetako komiteetako ordezkariek agerraldia egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin bat egiteko. ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRUeta EHNE sindikatuetako ordezkariek bat egin dute ekainare 8an egin behar den giza katearekin.

Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek

2014-01-23

LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.

Jaione Ugalde (HIRU Sindikatua): “Askotan ahazten zaigu guk behar dugun hori hor dagoela garraiolari batek eraman duelako ”

2020-03-27
Gaur gehiengo sindikalak ‘Haserre Gaude’ lelopean langileek pairatzen ari diren egoera salatu du. Protesta horretan parte hartu du HIRU Sindikatuak. Jaione Ugalde bozeramailearekin izan gara eta egun Euskal Herriko garraiolariek dituzten lan-baldintzak aztertu ditu.
Hego Euskal Herriko langileak lan zentroetan mobilizatzera deitu ditu gehiengo sindikalak

2020-03-26
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek langileen haserrea erakutsi nahi dute bihar. Horrez gain, Koronabirusak eragindako krisia dela-eta langileek pairatzen ari diren egoera "kezkagarria" nabarmendu dute.
Sindikatuek grebara deituko dute Italian oinarrizkoa ez den jarduera aktibo mantentzen bada

2020-03-23
Italian 6000 persona baino gehiago zendu dira Covid 19 gaitzarekin eta kutsatutakoak 64000 ingurura heldu dira. Datu horiekin, Italia koronabirusak hildako gehien eragin dituen herrialdea bihurtu da. Sindikatuek oinarrizkoak ez diren aktibitate guztia ixtea exijitu dute
STEILASek Gasteizko ikastetxeek antolakuntza neurriak hartzeko autonomia izan dezaten eskatu dio Hezkuntza Sailari

2020-03-10
Hezkuntza sailak koronabirusaren hedatzea saihesteko Gasteizko ikastetxe guztiak ixtea erabaki du martxoaren 23ra arte. Jaurlaritzako osasun arduradunek hartutako erabakiarekin kezkatuta agertu dira STEILAS sindikatuko kideak eta informazio falta salatu dute.