Skip to main content

ertzaintza

Esatea Libre | Memoriaren Eguna hizpide izan dugu

2013-11-13

Memoriaren Egunaz, espioitzaz eta Ertzaintzaren berregituraketaz hitz egin dugu. Horretarako gonbidatu gisa izan ditugu Karmelo Landa EHUko irakaslea, Elixabete Piñol abokatua eta Pello Urzelai Berriako kazetaria.

Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du Urtza Alkorta

2013-05-15

Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko zazpiak aldera 30 furgonetatik gora iritsi dira bertara, eta berehala, Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Lau ordu iraun du polizia operazioak. Zortzirak aldera, zubian osatua zegoen herri harresitik jendea ateratzen hasi da ertzaintza. Hauek, banan-banan zubitik jeitsi ostean, ertzaintzak Urtzarengana iriste lortu du eta atxilotu egin dute. Operazioan, bi lagun atxilotu eta zortzi identifikatu dituzte.

Ertzainak Bilboko San Frantzisko kalean izandako jarrera gogor salatu dute hainbat kolektibok

2020-03-30
Ertzaintzak atzo gazte bat eta bere ama eraman zituen atxilotuta, Bilboko San Frantzisko kalean. Covid-19ak eragindako berrogeialdian Ertzaintzak eta Gorputz Polizialek burututako kontrolak eta erregistroak areagotu dira. Pasa den asteko datuen arabera, Espainiako estatuan 1.000 atxilotu inguru egongo daude. Bizkaiko SOS arrazakeriak, LAB sindikatuak , Ongi Etorri Errefuxiatuak, beste kolektibo antirrazista-feministekin batera, San Frantzisko kaleko erasoak salatzeko idatzi bat zabaldu dute. Bertan, auzokide eta lekukoen arabera, ertzainek arrazializatutako gazte bat gelditu eta poltsan zeramana erakusteko eskatu zion. Gazteak “zoro” eta urduri zegoela komunikatu zien poliziei. Agenteek pilula batzuk topatu zituzten, eta gaztea erregistratu eta oldartu zuten. Orduan, gaztearen ama agertuko zen, bere semea gaixo zegoela azalduz, eta hori baieztatzen zuten paperak erakutsi ahal dituztela adierazi zuen. Poliziek emakumea lurrera bota eta atxilotuta eraman zuten.
Bi gizon atxilotu dituzte Donostian eta Gasteizen, sexu erasoekin lotuta

2020-03-09
28 urteko gizona atxilotuta dago, eta epailearen esku geratuko da datozen orduetan.
Bilboko Gazte Sare Feministak jasotako isun "onartezinak" salatu ditu

2020-02-12
Aste Nagusian egindako ekintzaren ondorioz 6.500 euroko isuna jaso dute zortzi kidek. Isun nartezinak direla salatzearekin batera, abuztuaren 15eko ekintzara joan ziren Ertzainen jarrera ere gaitzetsi dute. Halaber, berriz ere egingo luketela ziurtatu dute, ekintza beharrezko eta legitimotzat jotzen baitute kideek.
Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntza eskubide urraketa salatu dute Durangon

2020-02-06
Urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako Ertzaintzaren erasoa eta hizkuntza eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea egin zen atzo, hilaren 5ean, Durangoko ertzain-etxearen aurrean Euskal Herrian Euskarazek deituta.