Skip to main content

Langileak

Josean Catalan (Correoseko langilea): "Alarma-egoeran jendea posta bidez botoa ematera animatzea astakeria izan da"

2020-05-26
EAEko hauteskundeak uztailaren 12rako deitu ditu lehendakariak. Horrez gain, herritarrak posta bidez botoa ematera animatu ditu Urkulluk. Dagoeneko epea irekita dago eta alarma-egoera erdian inoiz baino jente gehiago bildu da Correosen. Egoera salatu dute Correoseko langileek.
Eusko Jaurlaritzako langile publikoak lanera itzuli dira

2020-05-11
Itzuleraren egoera salatzeko, protesta burutu dute sindikatuek. LAB, ELA, UGT eta CCOO egoitzaren aurrean bildu dira 'Eusko Jaurlaritza: hau ez da prebentzioa' lelopean.
Ekain amaierara arte luzatuko dituzte lan erregulazioak

2020-05-11
Koronabirusaren krisiak bizitzeko modua ez ezik, bizimodua ateratzeko era nahastu egin du ere. Gauetik goizera milioika pertsona geratu dira lanik gabe, aldi baterako behintzat. Espainiar Estatuan, joan den martxoaren 12tik ia milioi bat langile kaleratu dituzte eta 3,4 milioi langile gehiago daude Enplegu Erregulazioko Espediente baten eraginpean. Hala, Gobernu Espainolak bere gain hartu ditu dagoeneko sei milioi pertsona gehiagoren errentak, eta zortzi milioira hurbiltzea kalkulatzen da, inoiz gertatu ez dena.
49.757 langile daude Nafarroan aldi baterako lan kudeaketa txostenen eraginpean

2020-05-05
49.757 langile daude Nafarroan aldi baterako lan kudeaketa txostenen eraginpean. Horietatik 45.000tik gora COVID19aren eraginez eskatutakoak dira.
Espainiako Gobernu Ordezkaritzak debekatu egin ditu LABek Maiatzaren Lehenerako Nafarroan deitutako lau auto karabanak

2020-04-30
Abertzaleen sindikatuak salatu du Madrilgo gobernuak “eskubide zibil eta politikoak bere nahien arabera” urratzen dituela.
Volkswagen Nafarroak ERTE berri bat aurkeztuko du antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik

2020-04-24
Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak eta UGT, CCOO, ELA eta CCP sindikatuek enplegua aldi baterako erregulatzeko beste espediente bat aurkezteko akordioa onartu dute. LABek eta CGTk ez dute akordioa sinatu, enpresako zuzendaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.
 
bannerra