Skip to main content
bannerra

La Naval

La Navalen jarraikortasuna eskatzeko manifestazioa egin dute langileek

2019-03-27
Ontziolaren likidazioan langileak kontratuak galtzen daude. Madrileko Kongresuan bilera bat eskatu dute konponbidea exijitzeko, gaur egin duten mobilizazioan adierazi duten bezala. Langileek adierazi dute baita, gobernuak kontzeptuak nahasten ari direla eta ez dutela nahi berariazko konpromisorik hartu. Azaldu dute ez dutela laguntza publikorik eskatzen, aurrera eraman daitekeen ontziola bat erostea eskatzen dute. Azken hau legala izanik. Hitzen joko honen bueltan dabiltza gobernuak eta langileen lan-postuak. Apirilaren 6an manifestazioa egingo dute Bilbon eta datozen egunetan ere mobilizazioak izango dira Ezkerraldean enplegua mantentzearen alde.
Navaleko langileek kaleratze autoak jaso eta erre dituzte

2019-03-05
Dagoeneko kalean dira Navaleko langileak, otsailaren 28ko dataz jaso baitituzte kaleratze autoak. Horren aurka, manifestazioa egin dute Bilbon eta SPRIren egoitzan erre dituzte jasotako gutunak. Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea eskatu dute beste behin.
La Naval-eko 173 langileek kaleratze gutuna jaso dute

2019-03-04
Denbora kontua zen eta, azkenik, ofizialki gauzatu da: La Naval-eko zuzendaritzak, kaleratze gutuna igorri die enpresako 173 beharginei. Egoera honen aurrean, langileek asanblada egingo dute ontziolaren aurrean eta, ondoren, manifestazioa deitu dute Bilbon. Kaleratzeek kolpe gogorra suposatzen dute Sestao zein Ezkerraldea osoarentzat.
La Navaleko langileei edozein momentutan iritsi dakieke kaleratze gutuna

2019-02-27
Egoeraren erantzuletzat jotzen dituztenen egoitzetatik pasatu dira gaurkoan. Gobernu Zibiletik hasi, PSE-EEren egoitzara, Murueta Ontziolen egoitzatik pasatu eta Sabin Etxearen aurrean bukatu dute. Otsailaren 13an, asteazkenarekin hasi zen Sestaoko ontziola erosteko epea eta likidaziorako azken fasea. Madrilen izan ziren 200 lagun inguru, Espainiako Kongresuaren aurrean protestan. Aurreko astean Europako Komisioarekin izan zuten bilera. Langileek adierazi dutenez Bruselan azpimarratu egin zuten beraiek aurretik planteatutakoa. Merkatu kondizioetan eta lehiakortasuna distortsionatu gabe egiten bada inbertsioa, Gobernuaren parte hartze publikoak ez daukala mugarik.
"Prekarietateari ateak itxi" nahi dizkio Ernaik

2019-02-12
Ezkerraldeko Ernaiko gazteek La Navaleko langileak babesteko eta larunbatean prekarietatearen aurkako manifestaziora dei egiteko agerraldia egin dute. Gazte antolakundeak desindustrializazio politika salatu dute eta ontziola salbatzeaz gain, Ezkerralderako industria plan eraginkorra eskatu diote instituzioei. ‘Prekarietateari ateak itxi’ lemapean mobilizatuko dira otsailaren 16an Bilbon, Euskadi Plazatik abiatuta.
2000 lagun La Navaleko langileek Ezkerraldean deitutako manifestazioan

2019-02-08
2.000 pertsona bildu ziren La Navaleko langileek ezkerraldean deitutako manifestazioan. Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko alkateek egin zuten bat mobilizazioarekin, besteak beste. Langileek azpimarratu zuten ontziola bideragarria dela eta larunbatean elkarretaratzea egingo dute BECen, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen bisita baliatuta. Elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu zituzten herritarrak.
 
bannerra

bannerra