Skip to main content

konpartsak

Hontzak konpartsak "Vatikanoko harategiak" epaiketan absoluzioa lortu du

2019-01-23
2017ko aste nagusian, Hontzak konpartsak “Vatikanoko harategiak” izeneko dekorazioaz apaindu zuen Areatzako kaian urtero kokatzen duten konpartsa. Aldarrikapena, zinez grafikoa, aste nagusitik pasa ziren guztien arreta deitu zuen. Gauzak horrela, elizatik eta Falange Vasco -Navarratik, aginteen aurrean salaketa jarri eta auzi judiziala martxan jarri zen, sentimendu erlijiosoen kontrako ustezko irainengatik. Urte eta erdi beranduago, Bilboko hirugarren Epaitegi Penaletik, absoluzioa jaso dute.
Saskibaloia, Txipiroiak, ginkanak, euliak eta kanpaiak Aste Nagusiaren erdialdean

2018-08-22

Berriro ere, egun zinez jendetsua izan dugu Bilboko Aste Nagusiak. Adin guztientzat oparoak diren jarduerak izan ditugu. Besteak beste, saskibaloi txapelketa, lorezaintza tailerra, konpartsen arteko ginkana edo sukaldaritza lehiaketa.

Bilboko Aste Nagusia, herritik eta herriarentzat

2016-11-17

Aste Nagusiaren hastapenen inguruko dokumentala aurkeztu dute Bilboko Konpartsek. "Amets Nagusia" jarri diote izena, eta lan honen bitartez, memoria historikoa berreskuratu eta pedagogia egin nahi izan dute, bilbotar guztiek jaien jatorria ezagutu dezaten. Konpartsetako kide diren Itsaso Perez eta Ziortza Larreategi izan ditugu gurekin.

Konpartsen kalejira jendetsua

2016-08-20

Bilboko konpartsek kalejira egin dute San Anton zubitik hasita. Zazpi kaleetan barrena ibili dira eta Arriagan bukatu dute euren ibilbidea.

Sukaldari maila altua aurkitu dugu Txipiroi lehiaketan

2015-08-26

Hamaika koadrila elkartu dira Areatzan. Aste Nagusiko txipiroi hoberenak nork egingo lehian, guk ere hautagairik hoberenak nortzuk diren ezagutu nahi izan dugu. Hauek prestatutako platerrak dastatzeko aukera ez dugu galdu nahi izan!

Konpartsen jaitsierak girotu du Aste Nagusiaren hasiera

2015-08-22

Urtero bezala, Bilboko Konpartsen jaitsierak girotu ditu Bilboko kaleak, txupinazo ofizialak hasiera eman arte. Festa giroan abiatu dira San Anton zubitik hasita, zazpi kaleetatik barrena, Arriaga plazara heldu arte.

 
bannerra