Skip to main content

krisia

Edurne Larrañaga (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta): “Sistema da gaixorik dagoena”

2020-06-15
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako mobilizazioak deitu ditu, «Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!» lelopean. Mobilizazio hauek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira. Baita, herri batzuetan ere, arratsaldez. Lau hilabete igaro dira lan, pentsio eta bizitza duinaren alde greba egin zenetik. Edurne Larrañaga Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kidearen esanetan, urtarrilaren 30eko aldarrikapenetan berrestea ekarri du covid19ak.
Xabier Irujo: "Amerikako Estatu Batuetan, unibertsitatera doazen eta kartzelan dauden pertsona beltzen kopurua berdina da"

2020-06-15
Egiturazko krisi sakona pairatzen dute egunotan Amerikako Estatu Batuek. Covid 19 gaitzak eragindako osasun ondorio larriak eragin ditu eta alor ekonomikoan langabeziak igoera nabarmena izan du. Bestalde, indarkeria polizialak eta beltzen kontrako erasoek mobilizazio eta protesta ugari eragin dituzte. Guzti honen inguruan aritu gara Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen buru Xabier Irujorekin batera.
Bertsolaritzaren egoeraz Onintza Enbeitarekin

2020-06-03
Aste honetan bertsolaritzak itxialdian bizitakoa eta etorkizunean dituen erronkei erreparatu diegu Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunarekin. Gainera, museoek ateak ireki dituzte Hego Euskal Herrian eta Nafarroa Arenan autozinea jarri dute martxan.
Ipuin-kontalarien egoera aztergai

2020-05-27
Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.
Hego Euskal Herri osoa igaroko da malgutze planaren bigarren fasera astelehenean

2020-05-22
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eginda zuten Hegoaldeko lurralde guztiek Espainiako Gobernuaren konfinamenduaren leuntzean aurrera egiteko eskaera eta Salvador Illa Osasun Ministroak iragarri du hala izango dela.
Hedabideetako langileek Nafarroako Parlamentutik jarraitu ahal izan dute bozeramaileen agerraldia

2020-05-14
Gaurko lehen agerraldi presentzialean, hedabideetako erredaktore, irratietako esatari eta telebistetako kameralariek sartu ahal izan dute atriora. Oraingoz argazkilariek ez dute Parlamentura sartzeko aukerarik izango.
 
bannerra

bannerra