Skip to main content

krisia

Gazteei kezka pizten al die euren etorkizunak?

2015-04-27

Gaur egungo egoera ekonomikoaz aritu gara Aizank! saioko atal berri honetan Axular Lizeoko gazteekin. Batxillergoa amaitzear dauden honetan, zein asmo dituzte datorren urteetarako? Kezkatzen al die egoerak? Esaterako, prest egongo al lirateke atzerrira joateko lanera? Besteak beste, galdera hauei erantzun diete gazteek.

Aizank! | Krisi ekonomikoa eta Unax Noga musikaria

2015-04-27

Apirileko azken Aizank! saioan, krisi ekonomikoaz aritu gara hizketan Axular Lizeoko gazteekin. Bestalde, Zarautzen Unax Noga musikariarekin egin dugu hitzordua eta kostaldetik urrundu gabe, ZR IKSI atalean, Ondarroako Institutuan ezagutu dugu.

Baleren Bakaikoa: "Ekonomiak jasandako gaixotasunari botika kaxkarra aplikatu dio Europak"

2015-02-12

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Baleren Bakaikoa EHUko irakaslearekin izan gara. Otsailean murgiduta gauden honetan, urte honetarako aurreikuspen ekonomikoen inguruan galdetu diogu. Krisitik ateratzen ari garelako mezuak jasotzen ditugu etengabe, baina zuzenak al dira baieztapen horiek?

 

Ertzak | Dirurik gabe bizi gaitezke?

2014-10-03

Gaur egungo sistema ekonomikoan posible da dirurik gabe bizitzea? Edozer salerosi daiteke? Dirua bera ere eros daiteke. Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko hiru ekonomialariren iritziak jaso ditugu. Hiru ertz: Jose Felix Tobar UEUko irakaslea eta ingeniaria, Luis Guridi EHUko irakaslea eta Yolanda Jubeto ekonomialaria.

Fabio Gonzalez: "Sozialki, krisiak emakume gazte eta etorkina kaltetu du batez ere"

2014-10-03

Gurean Gaur elkarrizketa tartean, Fabio Gonzalez Euskal Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kidea izan dugu. Iraileko langabezia datuak jakin berritan, datuak aztertu ditugu. Era berean, krisi ekonomikoak gazteengana izan duen eragina aztertu dugu.

 
bannerra

bannerra