Skip to main content

krisia

Lorea Flores (Greenpeace): "Berrogeialdian hartutako ohitura aldaketa pertsonalak, aldaketa sistemiko bihurtu behar ditugu"

2020-04-22
Pandemia baten erdian heldu da Lur Planetaren Eguna, eta Floresek krisi larrialdiari ere larrialdi gisa aurre egiteko eskatu die eraundeei. Mobilizazioak deitu dituzte etxeko balkoietan.
GAKOAK | 2020-04-21

2020-04-21
1.500 hildakoren langa gainditu dugu Euskal Herrian. Gaurko datuen arabera, epidemia hasi zenetik 1.502 lagun hil dira koronabirusa zutela, eta 17.663 lagun kutsatu.
Gurasoekin erosketak egitera, farmaziara edo banketxeetara bakarrik joan ahal ziango dute astelehenetik aurrera 14 urtetik beherakoek

2020-04-21
Hala iragarri du gaur Maria Jose Montero, Gobernu espainiarreko bozeramaileak. Praktikan beraz, orain arte baimenduta zeuden ekintzetan gurasoei laguntzeko bakarrik irten ahal izango dute 14 urtez azpikoek astelehenetik aurrera.
Osasunbideak koronabirus kasu posible guztiei egingo die PCR proba

2020-04-21
Santos Indurain osasun kontseilariak azaldu du Osasun Departamentuak hirukoiztu egin duela Nafarroako Ospitale Guneko laborategiaren eguneroko lan gaitasuna.
Nabarmen egin du behera Euskal Herrian egun bakar batean kutsatutako kopuruak

2020-04-20
Azken eguneraketan 132 positiboren berri eman dute Hego Euskal Herriko erakundeek. Gaixotasuna gurera iritsi zenetik 17.385 pertsona kutsatu dira dagoeneko. Hildakoen kopuruak ere behera egin du, atzo emandako datuekin alderatuta. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan. Guztira 1468 izango lirateke hildakoak.
Bost langiletik bat Lan Erregulazio Espediente baten eraginpean dago Hego Euskal Herrian

2020-04-21
Guztira 32.236 espediente aurkeztu dira, eta dagoeneko232.000 langile baino gehiago dira egoera horretan daudenak. Datuak alderatzen hasita, 2008an hasitako krisiaren urterik okerrenean ere ez ziren, urte osoan, horrenbeste espediente erregistratu. Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak publiko egindako datuen arabera, Bizkaian eman diren espediente gehien. Hego Euskal Herrian aurkeztutakoen herena bertakoa da. 13.110, guztira. Gipuzkoan 8.842 dira, 6.595 Nafarroan, eta 3.689 berriz Araban.
 
bannerra

bannerra