Skip to main content

krisia

Bizitzeko gutxieneko errenta martxan jarriko du Sanchezen gobernuak

2020-04-16
Argitu dutenez Pablo Iglesias eta Pedro Sanchezen arteko akordioak ahalbideratu du neurri hau. Maiatzetik aurrera eskatzeko aukera egongo da eta beharrean dauden familiak izango dira neurri berri honen onuradunak
Eskubide Sozialen Departamentua eta Gurutze Gorria elkarlanean, 12.748 pertsonaren elikagai beharrei erantzuteko

2020-04-16
Nafarroan elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten 8.000 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte, eta aurretik jangelako laguntza jasotzen zuten 4.615 pertsona gehitu behar zaizkie horiei. Guztira, beraz, 12.748 pertsonarengana iristeko lanean ari dira.
Hoopperren munduan barrena

2020-04-16
Edward Hooperrek betikotutako pertsonaia bilakatu gaituzte isolamendu garaiok. Ezbairik gabe, isolamendua eta bakardadea irudikatzen duten maisu lanak dira bere obrak.
Denda txikien online salmenta sustatuko du Nafarroako Gobernuak

2020-04-16
Internet bidezko salerosketa bultzatzeaz gain, telefono bidezkoak ere sustatzeko helburua du Nafarroako Gobernuko Merkataritza arloak. Horretaz gai, etxean entregatzeko edo lokalean jasotzeko zerbitzuak bermatuko ditu.
Ainhoa Tirapu (Futbolaria): "Egia esan ez dakigu lehiaketa bueltatuko den, baina ez dirudi"

2020-04-16
Gurean Gaur elkarrizketaren atalean, Ainhoa Tirapu futbolaria izan dugu gaur. Nabarmendu du ez dakitela Liga bukatuko duten, "baina entzuten denagatik" ez dirudiela. 20:00etan eta 22:30ean elkarrizketa ikugai izango duzue Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
GAKOAK | 2020-04-15

2020-04-15
Egun bakar batean detektatutako kasu kopuruak gora egin du gaur, atzoko datuekin alderatuta. Gauza bera gertatu da hildako kopuruari dagokionean ere. Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik. Horietatik 5.282k gainditu ahal izan dute oraingoz gaixotasuna, eta 1.156 hil dira.
 
bannerra

bannerra