Skip to main content

krisia

Egoera "estuena" duten kultur sektoreko langileei "soldata bermatuko" diela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2020-04-15
Diziplina desberdinetako artista eta bestelako langileak izango dira laguntzaren onuradunak. Gehienez 1.200 eurokoa eta gutxienez diru sarrerak bermatzeko errentaren ingurukoa izango da laguntza. Guztira 2,5 milioi euro baliatuko dituzte.
Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik

2020-04-15
Egun bakar batean detektatutako kasu kopuruak gora egin du gaur, atzoko datuekin alderatuta. Gauza bera gertatu da hildako kopuruari dagokionean ere. Guztira 15.745 Covid-19 kasu baieztatu dira Euskal Herrian epidemia hasi zenetik. Horietatik 5.282k gainditu ahal izan dute oraingoz gaixotasuna, eta 1.156 hil dira.
Jon Bernat Zubiri (Ekonomialaria): “Joera aldaketa izan du NDFk eta politika sozialak eta langileriaren aldeko politikak sustatzea aholkatu du azken txostenean”

2020-04-15
Nazioarteko Diru Funtsak egindako aurreikuspenen arabera, bataz beste, eurogunean %7,5 egingo du behera BPGk, eta langabezia %10,4tik gorakoa izango da. Ekonomia globalari dagokionez Depresio Handiaz geroztik izandako krisi handienari aurre egin beharko zaiola esan dute. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak NDFren txostena aztertu du eta etorkizuneko joeren inguruan hitz egin du.
Maitena Ezkutari (Turismo zuzendaria): "Nafarroako turismoak baldintzak ditu krisitik ateratzeko"

2020-04-15
Itxialdiak gogor kolpatu du Turismoaren sektorea. Hala, Maitena Ezkutatik Nafarroako egoera eta Turismoaren etorkizuna aztertu ditu, eta nabarmendu du txertoaren agerpenaren araberakoa izango dela turismoaren berrabiaraztea.
Amaiurtik mundu zabalera

2020-04-14
Aberri Egunaren ondorenean Amaiurtik Euskal Herrira eta mundu zabalera egin dugu salto.
GAKOAK | 2020-04-14

2020-04-14
Duela ia hilabetez geroztik egun bakar batean detektatutako kasu kopururik baxuena erregistratu da gaur Euskal Herrian. Guztira, 1.100 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskal Herrian, eta 15.400 pertsonak eman dute positibo. Milaka langilek beren lantegietara itzuli behar izan dute gaur, eta sindikatuek salatu dute lantegi guztietan ez direla segurtasun neurriak bete.
 
bannerra

bannerra