Skip to main content

krisia

Koronabirusari aurre egiten dieten langileei emandako eskerrak bere egin nahi dituzte polizia indarrek

2020-04-14
Aberri eguneko irudi ikusgarrienak bildu ditugu eta Nafarroako ikurrez aritu gara Angel Rekalderekin. Koroabirusarekin egunero lanean ari diren mediku, erizain eta supermerkatuetako langileekin izan gara, eta ospitaletako beharrak zeintzuk izango diren aurreikusi dugu Berta Ibañez matematikariarekin.
Duela ia hilabetez geroztik egun bakar batean detektatutako kasu kopururik baxuena erregistratu da gaur Euskal Herrian

2020-04-14
265 kasu berri baieztatu dituzte, joan den Martxoaren 19az geroztik egun bakar batean baieztatutako kasu berri kopururik baxuena. 1.110 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 15.400 pertsonek eman dute positibo.
Milaka langile itzuli dira gaur Hego Euskal Herriko lantegietara

2020-04-14
Eraikuntzako eta industriako langileen laurden bat lanera bueltatu da gaur Hego Euskal Herrian, eta ezarritako osasun neurriak bete behar izan dituzte lanaldietan. Halere, sindikatuek ohartarazi dutenez salbuespenak ere badaude, eta langileen bermeak “kolokan” egonez gero planto egiteko deia egingo dute. Martxoaren 16tik Eusko Jaurlaritzak etenda ditu lantegietako osasun ikuskaritzak eta lantegi batzuetan gaur sindikatuetako kideak aritu dira baldintzak betetzen direla ziurtatzen.
Hainbat polizia indarren "desfilea" salatu dute Erripagainako bizilagunek

2020-04-14
Iruñerriko hiru udalerritan banatzen den auzunean agerraldia egin zuten asteburuan udaltzaingo, Foruzaingo, Espainiar polizia eta Guardia Zibilaren autoek.
Erabilera bakarreko maskarak banatzen hasi dira Hego Euskal Herrian

2020-04-14
Erabilera bakarreko maskarak banatzen hasi dira Hego Euskal Herriko zenbait garraiko publikoetako geltokietan; irudian, Iruñeko irudiak.
Informazioa jasotzerako orduan, EHUko ikasleek gehiago kontsumitzen dute ingelesez euskaraz baino

2020-04-14
Konfinamenduan inoiz baino erabiltzaile eta bisitari gehiago jasotzen ari dira euskal hedabideak Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak azaldu duenez. Halere, paradoxa ugari daudela dio euskaldunon kontsumo joerak aztertuz gero.
 
bannerra

bannerra