Skip to main content

ontziola

Navaleko langileek kaleratze autoak jaso eta erre dituzte

2019-03-05
Dagoeneko kalean dira Navaleko langileak, otsailaren 28ko dataz jaso baitituzte kaleratze autoak. Horren aurka, manifestazioa egin dute Bilbon eta SPRIren egoitzan erre dituzte jasotako gutunak. Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea eskatu dute beste behin.
"Prekarietateari ateak itxi" nahi dizkio Ernaik

2019-02-12
Ezkerraldeko Ernaiko gazteek La Navaleko langileak babesteko eta larunbatean prekarietatearen aurkako manifestaziora dei egiteko agerraldia egin dute. Gazte antolakundeak desindustrializazio politika salatu dute eta ontziola salbatzeaz gain, Ezkerralderako industria plan eraginkorra eskatu diote instituzioei. ‘Prekarietateari ateak itxi’ lemapean mobilizatuko dira otsailaren 16an Bilbon, Euskadi Plazatik abiatuta.
La Navaleko langileentzako hasi da atzera kontua

2019-02-04
La Naval enpresa jasaten ari den egoerak, ontziolaren itxierak eta plantila osoaren kaleratzeak eraman ditu langileak beste behin egoera honetara. Prentsaurrekoan azaldu dutenez La Navalek Ezkerraldeko enplegu sortzailea izaten jarraitu behar du, aberastasun ekonomiko eta sozialaren sortzailea. Beste behin, instituzioei eskatu die egoerari irtenbidea emateko. Inbertsio pribatuen laguntzarekin enpresa berriz martxan jartzea exigitu dute.
La Navaleko enplegu erregulazio espedientea, epailearen sinaduraren zain

2019-01-29
La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko kale nagusian, ordezkari sindikalek lan-aginteekin bilera egin duten bitartean. Hauek, kontsulta-aldiko inpresioak eskatu dizkiete sindikatuei. Bilerako azken unean, konkurtsorako administratzaileak akordioa sinatzeko saiakera berria egin du, langileen ezetza jasoz. Lan aginteek, bildutako informazioa epaileari helaraziko diote, egun batzuen buruan erabakiaren berri emango du, eta normalena, ordezkari sindikalen aburuz, kaleratzeak sinatzea izango da, Enpresa erregulazio espedientea aurrera eramanez.
La Navaleko langileak kaleratzetik bi egunera

2019-01-14
Lan-erregulazio txostenaren kontsulta epea asteazkenean bukatuko da eta ontziolako 177 langileak kalean geratuko dira horrenbestez. Joan den astean SEPIk lan taldearen %80 birkolokatuko duela agindu zien sindikatuei baina enpresa batzordeak jarraitzen du Madril eta Gasteizko gobernuei borondate falta leporatzen, bereziki, ostiraleko deituta zuten bilera bertan behera utzi ostean. EH Bilduk eta Podemos-ek ere gobernuei irtenbidea bilatzeko eskatu diete.
Navaleko kaleratzeak urtarrilaren 16ra atzeratu dira

2019-01-09
Sestaoko ontziolako langileak larunbatean bertan ziren kalean geratzekoak, baina erregulazio txostenaren kontsulta epea luzatzea eskatu dute egunotan ospatuko diren bileren zain. Epaileak eskaera onartu die gaur jakinarazi duenez langileen batzordeak. Bihar, hilak 11, Sepirekin bilduko dira eta etzi Madril eta Gasteizeko gobernuekin. Hala ere, ez dirudi egoera aldatuko denik eta litekeena da urtarrilaren 16an kaleratzea 177 langileak.
 
bannerra

bannerra