Skip to main content

Osakidetza

Koronabirus pandemiaren ondorioz, aparteko arreta hartu dute ZIU zainketa intentsiboetako unitateek

2020-05-05
Arta oso berezia ematen dute eta osasun egoera larrian dagoen pertsonari ematen diote zerbitzua. Jardun honek moralitatearen ataka estuan jartzen ditu profesionalak hainbatetan. Arantxa Iraola kazetariak landu du gaia, urte askoan alor honetan lan egin duen Iñaki Saralegi medikuaren hitzak jasoz.
Nabarmen egin du behera Euskal Herrian egun bakar batean kutsatutako kopuruak

2020-04-20
Azken eguneraketan 132 positiboren berri eman dute Hego Euskal Herriko erakundeek. Gaixotasuna gurera iritsi zenetik 17.385 pertsona kutsatu dira dagoeneko. Hildakoen kopuruak ere behera egin du, atzo emandako datuekin alderatuta. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan. Guztira 1468 izango lirateke hildakoak.
Koronabirusagatik egun bakar batean hildako kopururik handiena izan da gaur Euskal Herrian

2020-04-16
78 lagun hil dira azken 24 orduotan, atzo baino 30 gehiago. Zifra ezberdinak eman dituzte gainera Nafarroako eta Espainiako Gobernuek. Iruñeako exekutiboa ospitaleetatik at hildakoak ere aintzat hartzen hasi da zifrak ematerakoan. Hala, 340 izango lirateke gaixotasuna iritsi zenetik gaur arte Nafarroan hildakoak.
LABek salatu du ehunka langilek "itxita eta garbi" dauden ikastetxeak garbitzen jarraitzen dutela

2020-04-01
LAB sindikatuak salatu du konfinamendu erabatekoa ezarria den aste honetan ere ehunka garbitzailek jarraitzen dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan itxita dauden ikastetxeak garbitzera joaten, Hezkuntza Sailak hala aginduta. Sindikatuak zehaztu du ISS, Zaintzen, Garbialdi eta OHL direla zerbitzua eskaintzen jarraitzen duten enpresak.
8.225 Covid-19 kasu baieztatu dituzte oraingoz erakunde publikoek Euskal Herrian

2020-03-30
Atzo baino ia 450 kasu gehiago. Hildako kopuruak ere gora egiten jarraitzen du. Gaurko datuen arabera 400 lagun hil dira dagoeneko gurean koronabirusa zutela. Sendatutakoen kopurua askoz handiagoa da ordea:: 1.807 pertsonak gainditu dute gaixotasuna.
Gabirel Perez (Txagorritxuko erizaina): "Neurri berriekin gaixoen kopurua murriztea espero dugu"

2020-03-30
Madrilgo gobernuak martxan jarri dituen neurri berriek gaixoen kopurua behera egiten lagunduko dutela deritzo Gabirelek. Aste betez harago luzatzea komenigarria dela gaineratu du, egun osasungintzako beharginek egiten duten lan eskergari laguntzeko.
 
bannerra

bannerra