Skip to main content

Osakidetza

Osakidetzaren lan estrukturan 3.000 lanpostu falta direla salatu du LAB sindikatuak

2019-07-11
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, 2018ko kontratazio txostenak argi erakusten du egun EAEko osasun zerbitzuak duen 26.000 langileko plantilak ezkutuan dauden beste 3.000 falta direla. Sindikatuak salatu du postu guzti horiek behin behineko kontratuekin eta lan baldintza prekarioekin estaltzen direla, lan estrukturaren baitan egon beharko luketen arren.
Maiatzaren 29an deklaratuko du Maria Jesús Mujika Osakidetzako zuzendari ohiak

2019-05-14
Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako ustezko irregulartasunen auzian deklaratu beharko du Mujikak lekuko gisa. Egun bat beranduago igaroko dira epailearen aurretik kasuan auziperatu gisa deklaratu ebharko duten hiru Mediku Buruek.
Dimisioa eman du Jon Darpon osasun sailburuak

2019-03-14
Dimisioa eman du Jon Darpon, Jaurlaritzako osasun sailburuak. Datorren astean gaitzetsi behar zuen eusko legebiltzarrak sailburua, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak direla eta, baina hori baino lehen zuzenean dimisioa ematea erabaki du Darponek.
Osakidetzako EPEko balizko filtrazioen inguruko fiskaltzaren txostena aztertu dute LAB eta ESK-k

2019-02-20
Sindikatuek aipatu dute Jon Darpón osakidetzako sailburua gertatu dena txikiagotzen dagoela. Inputatuak Osakidetzako goi karguak dira Juan Carlos Soto, Xabier Balerdi eta Andoni Arzelai. Gainera, esan dute ikerketak jarraitzen duela eta filtrazio gehiago egon daitezkeela. Honen oinarrian, adierazi dute, EPE eredua dagoela, oposaketa prozedurak filtrazioak egitotea ahalbidetzen duela. Adierazi dute akusazio bezala jarraituko dutela prozeduran, osakidetzako langileen interesak defendatzeko. Onartezina dela esan dute profesionalen artean aukera desberdintasunak egotea. Honen aurrean gobernuak duen erantzukizuna azpimarratu nahi izan dute
Sindikatuen elkarretaratzea Osakidetzako lanbide karreren ordainketa exijitzeko

2019-01-17
SATSE, CC.OO. eta UGT Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Osasun eta Kontsumoko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean 2011ko lanbide-karrera mailaren ordainketa exijitzeko. Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, 2012tik Osakidetzak langileekin dituzten zorrak ordaintzera behartzen duen epaia eman zuen EAEko auzitegi nagusiak baina ez da oraindik bete.
EGUNEKOA: politika, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-13
ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuez egindako balorazioari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Osakidetzako lan eskaintza publikoaren inguruko gora-beherei. Kultura arloan, Toti Martinez de Lezearen azken eleberriaren eta Stan Leeren heriotzaren inguruan aritu gara. Kiroletan, berriz, Euskal Herriko Surf Federazioak Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko egin duen eskari formala jaso dugu.
 
bannerra

bannerra