Skip to main content

Osakidetza

Sindikatuek Osakidetzako oposizioak salatu dituzte EAEko auzitegian

2018-06-20

LAB eta ESK sindikatuek Osakidetzako oposizioetan egin beharreko azterketan izandako irregulartasunak aztertzeko eskatu diote Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari. Espezialitaterako lau azterketa gelditu ostean, gutxienez hamabi azterketetan filtrazioak frogatzen dituzten dokumentuak eskaini dituzte bi elkarteek.


Sindikatuetako ordezkariek gertaera oso larritzat jo dute eta ikerketaren beharra azpimarratu dute sortutako arazoen ardura norbaitek har dezan. Horregatik, Osakidetzako zuzendari den Maria Jesus Mujikaren eta Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute, irregulartasunak zeudela ukatu eta informazioa ezkutatzen saiatzeagatik. Azterketak suspenditzeaz gain, Enplegu Eskaintza Publikorako eredu aldaketa ere aldarrikatu dute sindikatuek.


Sortutako zalantzen aurrean, oposizioetan parte hartu dutenek bermeak izango dituztela ziurtatu du Darponek. Soilik lau epaimahai geldiarazi dituztela eta gainontzekoek egoki funtzionatu dutela baieztatu du, azterketetan parte hartu dutenek lanpostua lortzeko aukera izango dutela azpimarratuz. Osasun sailburuaren arabera, ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran plazaratuko dira ikerketen emaitzak.


Aurtengoan 73.297 partaideek eman dute izena eta %80ak ostiralean hasi eta igandean bukatutako azterketak egin dituzte. Partaideen artean, emakume gehiago egon dira, soilik lautik bat izan baita gizonezkoa. Oposiziogile gehienak zelari, erizain, erizaintzako zaintzaile eta administrazioko lantzaile postua lortzeko frogetan parte hartu dute.
Azterketa hauen helburua azken urteetan libre geratu diren lanpostuak betez langile taldea gaztetzea eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea dela baieztatu du Osakidetzak.

Urkulluk Darpon kargugabetzea nahi du ELAk

2018-06-12

Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak salatu du eurek aspaldi ohartarazi zutela sailburua, esan zioten Osakidetzako zerbitzuburuek lobby bat osatu dutela, baina Darponek beste aldera begiratu omen zuen. Horregatik iruditzen zaio ELA sindikatuari Osasun sailak nahi dutena egiten uzten diela Osakidetzakoei. Igeregiren esanetan, Iñaki Azkuna zena Osasun sailburu zen garaietatik salatu du ELAk zerbitzuburuen ustelkeria.

Horrez gainera, Osakidetzako lan baldintzak ere salatu dituzte. Esther Saavedra sindikatuko Osakidetzako arduradunak gogora ekarri ditu azken aldian agertu dituzten hainbat kexa: Gaixo egoteagatik langileak zigortzen direla easn du. Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala %25ekoa dela. Eta lan kargak etengabe handitzen diren bitartean, zerbitzuak pribatizatzen dituztela. Horri buelta emateko eskatu dio ELAk Osakidetzari. Murrizketen aurreko egoerara itzuli behar dela uste du sindikatuak. Hain justu, euren aldarrikapenak babesten dituzten 4.000 sinadura batu dituzte eta Osakidetzari eman dizkiote.

EGUNEKOA: ekainaren 8ko albiste nagusiak

2018-06-08

Igandeko giza kateari eta larunbatean Eusko Ikaskuntzak gidatuta Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldearen dokumentuari ekarpenak egiteko saioei erreparatu diegu politika gaietan. Horrez gain, Osakidetzako oposizioen auziak eragindako zalaparta eta beste zenbait albiste ere jaso ditugu.

EGUNEKOA: ekainaren 7ko albiste nagusiak

2018-06-07

Gure Esku Dagok igandeko giza katera begira eskainitako xehetasunei eta Txabi Etxebarrietaren 50. urtemugaren harira egindako ektialdiari erreparatu diegu gai politikoetan. Horrez gain, Osakidetzako oposizioetako ustezko iruzurraz eta Gipuzkoako zein Bizkaiko aldundiek hondakinez egindako akordioaz ere berri eman dugu. Baita kultura eta kirol arloko zenbait albiste jorratu ere.

Osakidetzako zuzendariaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko oposizioak

2018-06-04

Osakidetzako oposizioetan irregulartasunak izan direla iradokiz, gutun bat bidali zuen Donostiako ospitaleko mediku batek joan den astean. Emaitza “arraroak” zeudela adierazi zuen. Batetik, adierazi zuen azterketako lehen ariketa zaila zela oso, eta, bestetik, jasotako notetan sekulako aldea zegoela. Gisa bereko salaketa gehiago ere izan dira. Medikuen sindikatuak, adibidez, espezialitatez espezialitate aztertu ditu orain arteko emaitzak, eta kasu batzuetan alde handiak daudela ikusi du: proba gainditu dutenek oso nota altua dutelako eta hurrengo talde nagusia behe-behean dagoelako.

EH Bilduren esanetan, egoera "onartezina da" eta "berme guztiak" bete direla ziurtatu behar da. Elkarrekin Podemosek, gainera, maiatzaren 11n notario aurrean sinatutako dokumentuen agiriak publiko egin ditu, oposizio prozesuan iruzurra izan dela erakutsi asmoz.

EGUNEKOA:ekainaren 4ko albiste nagusiak

2018-06-04

Osakidetzako oposizioetan izandako ustezko iruzurrak eragindako gora-beherei eta pentsiodunek eusten dieten aldarrikapenei heldu diegu gizarte gaietan. Politika arloko beste zenbait eskaerari ere erreparatu diegu.

 
bannerra

bannerra