Skip to main content

Osakidetza

Pello Igeregi: "Arazoa konpondu ezean grebara berriz deitzeko aukera handiak daude"

2015-04-29

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Pello Igeregi ELA sindikatuko osasun arloko arduraduna izan dugu. Osakidetzako grebaren eta egoeraren inguruan aritu gara. Datorren astean, bilera berri bat egingo dute sindikatuek eta Osakidetzako arduradunek.

Osakidetzaren osasuna aztergai

2014-12-12

Osakidetzan 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

Ertzak | Osakidetzaren osasuna

2014-12-11

Osakidetzako ehunka langilek bat egin dute ekainetik hona sindikatuek deitu dituzten mobilizazioekin. Azken hiru urteetan, 3000 lanpostu suntsitu dira, 8000 langile daude aldi baterako kontratuarekin eta urtero 500 pertsonek erretiroa hartzen dute. Tolosaldean dagoeneko zerbitzu batzuk klinika pribatura bideratu dituzte. Osakidetzaren osasunari begira jarri gara. Nolakoa da gure osasun publikoa? Pribatizazio baten aurrean gaude? Galderak erantzuteko hiru gonbidatu ditugu: Peio Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria, Jon Serraro Basurtuko ospitaleko langilea eta Cristina Pelaez TOPA elkarteko kidea.

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek manifestazioa iragarri dute ekainaren 26rako

2014-06-04

Osasungintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek mobilizazioak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen protesta eguna ekainaren 26an izango dute. Egun horretan manifestazioa burutuko dute Bilboko kaleetan. Gainera, irailaren 15erako ospitale handietan itxialdiak burutuko dituztela iragarri dute. Bestalde, urriaren 11n beste manifestazio bat egingo dute eta urriaren 30eko astetik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Mobilizazio hauekin Osakidetzak lapurtutako lan eskubideak berreskuratu nahi dituztela azaldu dute sindikatuetako ordezkariek.

Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako ibilbide orria aurkeztu du

2014-01-17

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira. Bestalde, Darponek nabarmendu du Eusko Jaurlaritza ordainketa partekatuaren kontra dagoela. Bere esanetan, Osakidetzak «aldaketak behar ditu», baina farmaziako produktuak modu partekatuan ordaintzeak «ez du ez lagunduko, ez sistema konponduko».

 
bannerra

bannerra