Skip to main content

independentzia

Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari izan zen atzo Hego Euskal Herrian

2014-06-20

Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari zain zen atzo Hego Euskal Herrian. Euskal Errepublikaren aldeko aldarriak entzun ziren independentisten aldetik, eta estatu eredua aukeratu ahal izateko erreferenduma eskatu zuten errepublikazale estatalistek. EH Bilduk, mosaikoak osatu zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 

Eredu sozioekonomiko ezkertiar baten aldeko aldarrikapena egin du Sortuk

2014-04-28

Maiatzaren 1aren atarian, Sortuk eredu sozioekonomiko berri baten aldeko aldarrikapena egin du. Europak eta Espainiak ezartzen duten eredu neoliberala alde batera utzi nahi badu, Euskal Herriak bere bidea gauzatzen hasteko garaia duela azpimarratu dute. LABek maiatzaren 1erako antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du alderdiak.

EH Bilduk independentzia Euskal Herritik eta herritarren eskutik etorriko dela dio

2014-04-22

EH Bilduk Aberri Egunean izandako ekitaldien balorazioa egin du. Iruñean Independentistak sareak antolatutako manifestazioan izandako jende kopurua txalotu du. Honek, independentziarako euskal gizarteak duen nahia agerian utzi duela esan du koalizioak. Bestalde, EAJk egindako Euskal Autonomia Erkidegoarentzako estatus politikoaren proposamena kritikatu du. Madrilekin negoziatzeari utzi eta herritarren indarrarekin, Euskal Herriak bide propioa burutu behar duela esan du.

Elisenda paluzie, ANC: "Gobernuak ez du pausurik eman independentziarako bidean"

2020-09-07
Egun batzuk besterik ez dira geratzen aurtengo Diadarako. Ezohikoa izango den egun horri buruz hitz egin digu Elisenda Paluzie, ANCko presidenteak. Covid-19ak protestetan izango duen eraginaz gain, Urriaren 1eko erreferendumaz geroztik gobernuak izandako jarreraz eta alderdien arteko hika mikez jardun dugu, besteak beste, berarekin.
Kosovok gaurko egunez aldarrikatu zuen independentzia, duela 12 urte

2020-02-17
1998 eta 1999 urte artean gertatu zen Kosovoko guda; Kosovo Serbia eta Montenegroren aurka aritu zen NATOren laguntzarekin. 20.000 pertsona inguru hil ziren, eta 300.000 pertsona lekualdatu ziren. Gaur egun, Kosovoko gehiengoa albaniarra da, ez serbiarra.
Asier Blas: "Kosovo, hein batean, mendebaldearen neokolonia bat da"

2020-02-22
Kosovok independentzia aldarrikatu eta 12 urtera, Balkanetan sortutako azken estatuari buruz jardun dugu Asier Blas analistarekin. Nabarmendu digu hein batean behintzat Kosovoko estatua mendebaldearen neokolonia bat dela, eta garbiketa etnikoan oinarrituta eraiki zela.
 
bannerra

bannerra