Skip to main content

CCOO

Sindikatuak mobilizazioei ekiteko prest, Adegik jarrera aldatu ezean

2019-05-13
ADEGI Gipuzkoako papergintzako hitzarmenaren negoziaketa blokeatzen ari dela salatu dute LAB, ELA eta CCOO sindiaktuek. Elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, Gipuzkoako Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian. Sindikatuen esanetan, orain arte patronalaren aldetik jaso duten bakarra ahoz egindako proposamen bat izan da. Edukietan sartu agabe, enprsariek egindako eskaintza oso murritza dela salatu dute, eta ez diela, inondik ere, langileen eskakizunei erantzuten.
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean

2019-05-10
Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean, lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuzteak maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta 7an, eta ekainaren 20 eta 21ean egingo dituzte. 49.000 beharginei eragiten die greba deialdiak.
Sindikatuek "joko zikinean" aritzea leporatu diote patronalari

2019-05-09
ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian Kristau Eskoletako eta IZEA taldeko ikastetxeetako langileek. Azken bi ikasturteetan egin duten 26.a eguna eta ikasturte honetan 24.a da gaurkoa. Aitor Nuñez LAB sindikatuko kideak salatu du 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
Prekarietatearen aurkako aldarria nagusi Maiatzaren 1eko mobilizazioetan

2019-05-01
Milaka lagunek egin zuten bat Maiatzaren 1ean Euskal Herrian egindako mobilizazioekin. Iruñean egin zuen manifestazio nagusia LAB sindikatuak, eta Bilbon berriz ELAk. Baionan mobilizazio bateratua egin zuten CGT eta LAB sindikatuek. CCOO eta UGTk berriz Hego Euskal herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak.
Gizarte ekimeneko langileek 22. greba eguna egin dute

2019-04-01
Apirilaren 1etik 4ra 9.000 langile daude grebara deituta. Joan den astean patronalarekin egindako azken bileran akordiotik oso urrun daudela adierazi zuten sindikatuek, Kristau Eskolak proposamen berririk ez baitzuen egin haien ustez. 10 urte darama sektoreko hitzarmena berritu gabe eta lan karga jasanezinak eta soldatak izoztuta izatea salatzen dute langileek. Apirileko lau egun hauetaz gain, maiatzaren 8 eta 9an ere greba egingo dute konponbiderik ez bada azaltzen horren aurretik.
Elikagai industriako hitzarmenaren negoziaketa blokeatu du patronalak

2019-02-20
Adegik Elikagai industria eta mekataritzako Gipuzkoako Hitzarmenaren negoziaketak blokeatu egin dituelak salatu dute gaur sindikatuek. Adegiren Donostiako egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean salatu dutenez, bi urte baino gehiago igaro dira dagoeneko hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik. Iazko apirilean ekin zieten negoziaketei, baina ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dutenez, Abenduaren 19an egindako bileran negoziaketa erabat blokeatu zuen Patronalak. Langileek salatu dute euren aldarrikapenei betoak jartzen jardun duela patronalak orain arte. Salatu dute soldata igoerei buruz hitz egiten hasi nahi izan duela patronalak negoziaketa, langileek gainontzeko eskakizunak baztertu ditzaten, baina ez dutela horretarako asmorik adierazi dute. Protesta gehiago ere egingo dituzte langileek. Datorren asteazkenean Uvesco enpresaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, eta egoera bideratu ezean Gipuzkoako hainbat saltokiren atarietan egingo dituzte elkarretaratzeak Martxoaren 13an.
 
bannerra

bannerra