Skip to main content

CCOO

Sindikatuek presoen auzia konpontzeko pausuak eskatu eta urtarrilaren 12ko manifestazioarekin bat egin dute

2018-12-20
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek agerraldi bateratua egin dute Bilbon, euskal presoen afera konponbide fasean sartu behar dela aldarrikatzeko. Horiek horrela, gobernuei urratsak eskatzeaz gain, aurrerantzean hileroko mobilizazioak antolatuko dituzte. Horrekin batera, urtarrilaren 12an, Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazioekin bat egin dute.
%65eko babesa jaso du itunpeko hizkuntzako lehen greba egunak sindikatuen arabera

2018-11-27
Gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren greba hasi dute langileek Bilboko kaleetan manifestazioa eginez. Ostiralera arte luzatuko da sektoreko sindikatu guztiek deitutako geldialdia, ELA, LAB, Steilas, CC.OO. eta UGTk. 215 ikastetxetako 9.000 langile daude deituta eta 120.000 ikasleei eragingo die. Sindikatuek %65eko babesa jaso duela adierazi duten bitartean, Kristau Eskolak, gatazkaren eragina jasoko duen patronal nagusiak, %32ra jaitsi du kopurua.
Kontserbetako langileek hitzarmen berria eta baldintza duinak aldarrikatu dituzte Bizkaiko patronalaren aurrean

2018-11-13
Bizkaiko kontserberetan hitzarmen berria aldarrikatzeko protesta egin dute LAB, CCOO eta UGT-k CEBEK patronalaren egoitzaren aurrean. Sektore feminizatua da “soldata duinak” zein bestelako lan eskubideak eskatu dituzte. Negoziaketek aurrera jarraitzen dute baina patronala zein sindikatuen posizioak oraindik ere akordiotik urrutik daude.
Sindikatuek Itunpeko Hezkuntzan deitutako grebei jarraikortasuna emango diete

2018-09-21
Itunpeko Hezkuntzak ekainean deitutako grebei eutsiko dietela iragarri dute. Kritsau Eskola eta IZEA-ren immobilismoa salatu dute ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta, beraz, mobilizazio eta grebekin aurrera jarraitzeko beharrean daudela adierazi dute. Urriaren 9 eta 10an eta azaroaren 27, 28, 29 eta 30an greba egiteko deia luzatu dute sindikatuek emandako agerraldi bateratuan. 10.000 langile eta 100.000 ikasle baino gehiagori eragingo diete greba egunek.
Desadostasunak Volkswagenen aldi baterako lan erregulazioan

2018-08-29

Volkswagenen zuzendaritzak onartu egin ditu CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako zenbait baldintza. LAB eta ELAk, ordea, enpresak planteatutako neurria onartezina dela salatu dute. CCOO eta UGTk dute gehiengo sindikala Landabengo fabrikan; hortaz, aurreikuspenak betetzen badira, gaur bertan itxiko da akordioa.

 

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

 
bannerra

bannerra