Skip to main content

ekonomia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia atzeraldian sartu da

2020-09-18
Covid19ak ekonomia jomugan duela, enpresek egin nahi dituzten kaleratzeen aurrean protestan dihardute ITP eta Tubacexeko langileek. Bateginik, mobilizazio aldi hasi dute ere Osakidetzako langileek eta herritarrek kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde. Gainera, EAEko ekonomia atzeraldian dago, bi hiruhilekotan jarraian Barne Produktu Gordinak (BPG) behera egin ostean; izan ere, apiriletik ekainera bitartean % 19,5 egin du behera. Bestaldetik, ekonomia kolpe latza jasaten ari den unean Espainar Estatuko bankurik handiena sortu da, Caixabank eta Bankiaren fusioak argi berdea jaso baitzuen bart.
Covid19ak ekonomia jomugan

2020-09-17
Greba eguna dute gaur Zamudioko ITP Aeroko langileek. Goizean goiz hasi dute protesta eguna manifestazio batekin. Izan ere, gogor astindu du covid19ak ekonomia. Horri irtenbidea ematen hasi nahian, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu berriak bilera erronda hasi du patronalarekin eta euskal sindikatu nagusiekin. Gaur Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin bildu da. Bestaldetik, CGT sindikatu frantziarrak Emmanuel Macronen Gobernuaren politika salatzeko dozenaka hiriburutan manifestazio deialdiak egin ditu gaur; izan ere, erreformak eta neurriak bultzatzea leporatu diote, pandemiaren ondorioz sortutako krisia saihesteko.
Londresek tentsioa areagotzen jarraitzen du Brexiterako negoziaketaren zortzigarren txanda hasi berritan

2020-09-09
Boris Johnson-en exekutiboak urrian adostutakoa ez betetzearekin mehatxatu du Europa. Hain zuzen, ipar irlandari dagokion akordioaren zatia berrikusiko du Erresuma Batuak, iragarri dutenez, aurrera atera asmo duten lege berriaren bitartez. Onartu dute, gainera, nazioarteko legedia urratuko lukeela horrek.
Endika Alabort (Ekonomialaria): "Ziurrenik murrizketak etorriko dira; ikusteke dago oso bortitzak edo lasaiagoak izango diren"

2020-07-09
Osasun larrialdiaren hasieratik beste krisi mota batez aritu izan dira adituak mundu osoan: Ekonomikoaz. Koronabirusak eragindako itxialdiak ekonomia ia erabat gelditu zuen hainbat lekutan eta pixkanaka irekitzen ari badira ere, ekonomia guztiak uzkurtuko dira hilabeteotan. Aurreikuspenak gogorrak ziren apirilean jada eta hilabeteek aurrera egin ahala, okerrera doaz.
Joseba Barandiaran (Ekonomialaria): "Ikerketa eta Garapenean inbertitzen den gastuari erreparatzen diogu, baina ez horrek dakarren onurari"

2020-07-08
Pandemia garaian argi geratu da zein garrantzitsua den horrelako sektoretan inbertsioak garatzea eta zientziak duen garrantzia azpimarratu du Joseba Barandiaranek
Ikuskizunetako teknikariek alarma egoeran daudela salatzeko protesta antolatu dute

2020-07-02
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du Teknikariok sindikatu sortu berriak eta langileek ahaztu ez ditzaten exigitu diote Lakuako gobernuari. Beren egoera jasangaitza dela aldarrikatu dute eta langabeziaren arrisku errealean bizi direla salatu ere.
 
bannerra

bannerra