Skip to main content

ekonomia

EH Bilduk EAEko udalek EBren laguntzen %30 jasotzea nahi du

2020-10-08
EAEko udalek berreraikuntzarako Europako funtsetatik datorren diruaren %30 jasotzea nahi du EH Bilduk. Zehazki, udalek funts horien %20 zuzenean jasotzea nahi du, eta gainerako %10a "zeharka" eragiten dieten proiektuen bidez jasotzea.
Europako laguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertuko ditu idazkaritza tekniko batek

2020-10-07
Ekonomia suspertzeko asmoz Europar Batasunak iragarri dituen diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertzeko erakundeen arteko idazkaritza tekniko bat sortzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek. Organo hori Ogasun Sailaren menpe egongo da.
Lehendakaria Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroarekin bildu da gaur

2020-10-07
Iñigo Urkullu Lehendakariak Yolanda Díaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa hartu du gaur goizean Lehendakaritzan. Bileran Idoia Mendia bigarren lehendakiordea eta Lana eta Enpleguko sailburua ere izan da.
Itxaso Atutxa (EAJ): "Ez dakit EH Bilduko militante asko prest ote dauden EAJrekin benetako akordioak lortzeko"

2020-10-05
Gurean Gaur saioaren baitan, elkarrizketa sortari bide eman diogu eta aurreneko gonbidatua EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxa izan da. Berarekin batera, aktualitateko hainbat gai jorratu ditugu.
Sestaoko La Naval ziklo berri batean sartu da eskaintzen epea amaitu ondoren

2020-10-01
Eskaintza bakarra jarri da mahai gainean, 150.000 metro karratu inguru okupatuko lituzkeen logistika-konplexu bat instalatzeko, instalazioen azaleraren %40 inguru alegia. Gainerakoa, 225.000 metro koadro inguru, beste konpainia batzuei alokatuko litzaieke, beren beharren arabera erabiltzeko. Bestaldetik, Gestampek Zamudion dituen lantegiak ixtea ekiditeko borroka egingo dutela iragarri dute sindikatuek.
Jaurlaritzak 10.000 milioi euro bideratuko ditu galdutako lanpostuak berreskuratzeko

2020-09-29
«Berreraikuntza ekonomikorako eta sozialerako» programa aurkeztu du Iñigo Urkullu lehendakariak Gobernu Kontseiluan. Datozen lau urteetan planak 10.000 milioi euro bideratuko ditu galdutako lanpostuak berreskuratzeko eta beste 135.000 sutatzeko.
 
bannerra

bannerra