Skip to main content

Esatea Libre

Hasier Arraizen inhabilitazioa eta M15 mugimenduen eragina aztergai

2016-05-18

Hasier Arraizek legebiltzarkide izateari utzi beharko dio, eta ezingo du hauteskundeetara aurkeztu. Hala ere, ez du kartzelara joan beharko. Asteartean kaleratutako ebazpenak hori dio, eta aztergai izan dugu aste honetan. Horrez gain, M15ari begira jarri gara. Zein eragin izan du Euskal Herrian? Eta alderdien jarrera eta proposamenetan? Joseba Sobrino, Asier Blas, Iker Casanova eta Lander Martinezekin aztertu dugu guztia.

Juantxo Iturria: "Gobernuan dagoenak kontsultak eginda zilegitasun gehiago lortzen du"

2016-05-18

Juantxo Iturria Ahal Duguko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailearekin Espainiako Hauteskunde Orokorrei begira jarri gara. Horrez gain, Garbiñe Biurrunek lehendakarigai izateko proposamenari uko egin izanari erreparatu diogu, baita horren ondorioz zabalik dauden aukera berriei ere.

Mozal legeari aurre egiteko epaiketara joateko prest

2016-05-18

Mozal legearen ondorioz zigortutako lehenengo kazetaria da Axier Lopez. Argiako lantaldeak, Lopezek barne, planto egitea erabaki du eta Espainiak ezarritako isuna ez ordaintzea. Argi diote epaiketara heltzeko prest daudela eta dauden bide guztiak baliatuko dituztela bat egiten ez duten legeari aurre egiteko.

Esatea Libre | Mozal legea, Juantxo Iturria, Hasier Arraiz eta M15 protagonista

2016-05-18

Mozal legearen bitartez zigortutako lehen kazetariarekin, Axier Lopez Argiako kazetariarekin, izan gara. Baita Juantxo Iturria Ahal Duguko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailearekin ere. Horrez gain, mahai inguruan, Hasier Arraizen inhabilitazioari buruz eta M15ak izandako eraginez hitz egin dugu.

Herri galdeketen garrantziaz

2016-05-11

Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Jurdan Arretxerekin herri galdeketei buruz aritu gara hizketan. Zein garrantzia dute ekainaren 5erako antolatutako galdeketek? Horrez gain, IU eta Podemosen arteko harremanaz eta euskarari Nafarroan egin berri dizkioten erasoei buruz aritu gara solasean.

Egigurenen elkarrizketa eta Espainiako hauteskundeak aztergai

2016-05-04

Jesus Egigureni Gurb aldizkarian egin dioten elkarrizketako hainbat pasarte aztergai izan ditugu aste honetan. Besteak beste, esan du hainbatek ez zutela bakea desio eta PSOE barnean baztertu egin dutela. Horrez gain, Espainiako hauteskundeak errepikatzeari ere erreparatu diogu. Horretarako gurekin izan ditugu Jagoba Alvarez, Iñaki Zarraoa, Karmelo Landa eta Neskutz Rodriguez.

 
bannerra

bannerra